Euskadiko hoteletako bidaiarien sarrerak %3,5 gehitu ziren azaroan

Turistak Guggenheim Museoan
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 19 diciembre 2014 13:41
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 Dic. (EUROPA PRESS) -

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 176.349 bidaiari sarrera erregistratu zituzten joan den azaroan, aurreko urteko hil berean baino 5.967 gehiago, hau da, %3,5eko gehikuntza. Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: Araban %16,1, Bizkaian %1,3 eta Gipuzkoan %1,1, Eustaten datuen arabera.

   Gaualdiak 320.999 izan ziren joan den azaroan, aurreko urtekoan baino 10.193 gehiago (%3,3ko gehikuntza). Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%16,2) eta Bizkaian (%2,3), baina negatiboa Gipuzkoan (%-0,3).

   Espainiako Estatuko bidaiariak %1,5 gehitu ziren aurreko urteko azaroaren aldean, eta atzerrikoak %8,9. Araban atzerritarrak %12,4 gehitu ziren, eta estatukoak %16,9; Bizkaian estatukoak %1,6 gutxitu ziren, eta atzerritarrak %8,8 gehitu; eta Gipuzkoan atzerritarrak %8,1 gehitu ziren, eta estatukoak %1,7 gutxitu.

   Batez besteko egonaldia 1,82 egun izan zen, aurreko urteko azaroan bezalaxe. Araban batez besteko egonaldia 2013ko azaroan bezala mantendu zen: 1,68 egun; Bizkaian 1,84 egunetik 1,86 egunera pasa zen; eta Gipuzkoan 1,87 egunetik 1,84 egunera.

   Plazakako betetze maila %1,5 handitu zen EAE osoan, 2013ko azaroko %37,5etik aurtengo %39,0ra. Araban %5,1 gehitu zen, 2013ko azaroko %32,4tik aurtengo %37,5era; Bizkaian %1,6 igo zen, 2013ko azaroko %38,2tik aurtengo %39,8ra; eta Gipuzkoan lehengoan iraun zuen: %38,7.

   Gelakako betetze maila %2,8 gehitu zen Euskal AE osoan, eta okupazioa %50,2 izan zen. Araban %6,3 gehitu zen, %47,8ra; Bizkaian %3,5 igoera izan zen, %53,1era; eta Gipuzkoan %0,4 handitu zen, %47,7ra.

   Hotel okupaziorik handienak azaroan Bilbon (%47,0), Donostian (%44,9) eta Gasteizen (%40,5) izan ziren, eta asteko eguna aintzat hartuta, okupaziorik handiena (%53,3) asteburuetan izan zen. Lanegunetako okupazioa %32,8 izan zen.

LANDA OSTATUAK

   Bestalde, EAEko landa turismoko establezimenduetan 15.736 gaualdi erregistratu ziren azaroan, aurreko urteko hil berean baino %6,0 gutxiago. Araban %13,4ko gehikuntza izan zen, eta Bizkaian %30,1ekoa; Gipuzkoan, aldiz, %26,0ko jaitsiera.

   Plazakako betetze maila %13,7 izan zen, 2013ko azaroan baino %0,6 gutxiago. Araban %2,7 gehiago izan zen betetze maila, %14,9ra heldu arte; Bizkaian betetze maila %13,8 izan zen, %3,2 gehiago 2013ko azaroaren aldean; eta Gipuzkoan %4,5 gutxiago izan zen, %13,1era heldu arte.

   EAEko landa ostatuetan 7.026 bidaiari sarrera erregistratu ziren azaroan, aurreko urteko hil berean, baino %7,0 gutxiago. Araban %4,8ko gehikuntza izan zen sarreretan, eta Bizkaian %35,6koa; Gipuzkoan, aldiz, %23,7ko jaitsiera izan zen.

   Jatorriari dagokionez, 703 atzerritarren sarrerak izan ziren, aurreko urteko azaroan baino %80,7 gehiago, eta sarrera guztien %10,0 izan ziren. Estatuko bidaiarien sarrerak %11,7 gutxitu ziren.

   Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen apalki Euskadi osoan, 2013ko azaroaren aldean, eta duela urtebete 2,22 egun bazen, aurten 2,24 izan da.