Euskadiko Idazleen Elkarteak alderdietako ordezkariak bilduko ditu Bilbon literaturaz eta politikaz aritzeko

Actualizado: lunes, 29 mayo 2017 15:41

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Euskadiko Idazleen Elkarteak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten bost alderdietako ordezkariak elkartuko ditu ekainaren 9an Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, "Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldia" saioan. Irakurketaren eta literatura sorkuntzaren sustapenaren inguruko proposamenak aurkeztuko dituzte, bai eta irakurketa eta argitalpen moduak era sakonean eraldatzen ari diren une honetan argitalpengintza sendotzeko proposamenak ere.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, ekitaldia interesa duen edonori irekia eta doakoa izango da, eta jendartearen partaidetzara irekia galdera txanda baten bitartez, hasierako azalpenaren eta alderdietako ordezkarien arteko solasaldiaren ondoren. Hain zuzen, Garbiñe Mendizabal (EAJ), Miren Larrion (EH Bildu), Lander Martinez (Elkarrekin Podemos), Eneko Andueza (PSE-EE) eta Borja Semper (PP) izango diran euren alderdietako ikuspuntua azaltzeko arduradunak. Javier Maura idazleak moderatzaile lanak egingo ditu.

Euskadiko Idazleen Elkartea da solasaldiaren sustatzailea, "literaturan eta kulturan giltzarri den dimentsioaren inguruko eztabaida alderdien agendan sartzeko helburuarekin, sormenaren esferak sartuz, bai eta irakurketarenak eta liburuen argitalpenarenak eta banaketarenak ere". Horiek guztiek "eraldaketa sakona" izaten ari dute Interneten agerpenarekin eta informazioaren teknologia berriekin.

Modu honetan, ekitaldiaren helburua izango da euskal alderdi politikoen proposamenak ezagutzea "literatura sorkuntza, argitalpena eta irakurketaren esfera hirukoitza sendotzeko, bai eta bere sustapenerako neurriak, edota beste kultura ekimenetarako ezarritako laguntzen baliokideak sustatzeko aukerak ere.

"Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldia" ekainaren 9an izango da, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta bi orduko iraupena izango du. Sarrera librea eta doakoa izango da 100
eserlekuko tokia bete arte.