Euskadiko I+G gastua 28-EBko batez bestekoaren gainetik zegoen 2012an

Actualizado: miércoles, 22 enero 2014 17:45
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoa (%2,12) 28-EBko batez bestekoaren (%2,06) gainetik zegoen 2012an Barne Produktu Gordinarekiko (BPG) zientzia ikerkuntza eta garapen teknologiko (I+G) gastuan. Hiru lurraldeetan hobera egin zuten BPGrekiko portzentajeek, aurreko urtearen aldean: %2,71 Gipuzkoan (europar batez bestekoaren gainetik), %1,90 Bizkaian eta %1,66 Araban. EAE zein hiru lurraldeak Espainiako batez bestekoaren (%1,30) gainetik zeuden, Eustatek emandako datuen arabera.

   2012. urtean, Euskadin 1.373 milioi euro inbertitu ziren guztira I+Gn, barneko gastua %0,5 haziz aurreko urtearen aldean. Gastua hazi egin zen Gipuzkoan (%2,1), 558,7 milioitik 570,4 milioira, eta Araban (%3,3), 168,0 milioitik 173,6 milioira, baina Bizkaian murriztu egin zen (%-1,7), 2011ko 639,5 milioitik 2012ko 628,9 milioira. Erkidegoan, Bizkaia %45,8 zen, Gipuzkoa %41,6 eta Araba %12,6, aurreko urteetan bezalatsu.

   Hiriburuak barne dituzten eskualdeetan eta Debagoienan 100 milioi baino gehiago inbertitu ziren: Bilbo Handian 514 milioi, Donostialdean 260 milioi, Arabako Lautadan 154 milioi eta Debagoiena 106 milioi. Denen artean EAEko I+G gastuaren %75,4 egikaritu zuten, azken urteetako portzentajearen antzekoa. BPGren gainean gastu portzentajerik handiena zuena (%4,88) Debabarrena izan zen, eta erkidegoko eta 28-EBko batez bestekoen gainetik zeude Debagoiena (%4,60), Goierri (%3,20) eta Donostialdea (%2,67), denak gipuzkoarrak.

   I+G Euskadiko eskualde gutxi batzuetan metatu zen 2012an, aurreko urteetan bezala. Horrela, Arabak I+G gastuaren %88,7 (154 milioi) Lautadan egin zuen; Bizkaian bi eskualde nabarmendu ziren: Bilbo Handia, gastu egikarituaren %81,7 (514 milioi) eta Durangaldea, %9,1 (57 milioi); Gipuzkoan banatu zen gehien gastua eskualdeen artean, %90 lauren artean: Donostialdean 260 milioi, Gipuzkoako gastuaren %45,7, Debagoiena 106 milioi (%18,6), Debabarrenan 75 milioi (%13,2), eta Goierrin 69 milioi (%12,1).

   Egikaritze sektoreen arabera, enpresan kontzentratu zen oraindik gastu portzentajerik handiena, eta ondoren goi mailako irakaskuntzan eta administrazioan.

   Ezaugarriak ezberdinak izan zirenhiru lurraldeetan. Horrela, Gipuzkoan gastu portzentajerik handiena (%83,6, 477 milioi), enpresetan egin zen, eta ondoren Araban (%76,7, 133 milioi) eta Bizkaian (%68,6, 431 milioi).

   Araban administrazio publikoa nabarmendu zen, gastu guztiaren %8,8rekin (15 milioi); Bizkaian (%8,6) eta Gipuzkoan (%3,0) txikiagoak izan ziren portzentaje horiek. Bizkaian goi mailako irakaskuntzaren egikaritza nabarmendu zen, gastuaren %22,8rekin (143 milioi); Araban %14,5 eta Gipuzkoan %13,4 izan zen.

FINANTZIAZIOA

   Funtsen jatorriaren arabera, I+G gastu guztiaren (1.373 milioi euro) %35,9 administrazio publikoek finantzatu zuten, enpresek %55,9 eta beste batzuek (goi mailako irakaskuntzak, atzerriak) %8,2.

   Bilbo Handiak eta Donostialdeak, I+G gasturik handiena egikaritu zutenek, administrazioaren aldetiko finantzaziorik handiena jaso zuten: %43,2 eta %47,1, hurrenez hurren. Horiek izan zuten enpresa finantzaziorik txikiena ere: %46,5% eta %41,5, hurrenez hurren. Gastuan garrantzitsuak ziren beste bi eskualdeetan, Arabako Lautadan eta Debagoienan, enpresek %53,5 eta %69,1 finantzatu zuten, hurrenez hurren, eta administrazio publikoak %41,0 eta %20,7, hurrenez hurren.

   Bizkaian finantzatu zuten enpresek haiek egikaritutako I+G portzentajerik handienean (%72,9, 314 milioi). Portzentaje hori txikiagoa izan zen Araban (%72,2, 96 milioi) eta Gipuzkoan (%70,5, 336 milioi).

   Diziplina zientifikoetan, aurreko urteetan bezala, Gipuzkoa izan zen aurrena, non ingeniaritza eta teknologia I+G gastuaren %78,8 ziren. Bizkaian gastuaren %65,4 izan zen, eta Araban %69,8. Ingeniaritza eta teknologiaren presentzia nagusi hau eskualde guztietan ikusi zen; salbuespena Arabako Mendialdea da, non %73,6 zientzia mediko eta farmazeutikoetara joan zen.

LANGILEAK

   I+Gn ari ziren langileak, Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB), Araban 2.504 pertsona ziren (%6,3 gehiago aurreko urtearen aldean), haietako %53,2 ikertzaileak. Bizkaian 8.546 ziren (%+4,3), %68,0 ikertzaileak, eta Gipuzkoan 7.632 (%+4,1), %60,6 ikertzaileak.

   Bilbo Handia, Donostialdea, Arabako Lautada eta Debagoiena eskualdeek egikaritu zuten I+G gastuaren %75,4, eta bertan DOBn 14.592 pertsona ari ziren, I+Gko guztien %78,1, eta 9.647 ikertzaile, ikertzaile guztien %82,0.

   Azkenik, I+Gn, DOBn ari ziren emakumeak 6.474 izan ziren, langile guztien %34,7. Batez besteko horren gainetik zeuden Arabako mendialdea (%58,8), Donostialdea (%40,9), Bilbo Handia (%39,5), Arabako Lautada (%36,6) eta Gernika-Bermeo (%35,3).