Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra Getxo, Gasteiz eta Donostiako jazzaldietan ekingo dio ibilbideari

Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra aurkeztu dute
Foto: IREKIA
Actualizado: miércoles, 11 febrero 2015 13:18
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

Jaurlaritzaren menpeko kontserbatorioetako eta musika eskoletako 23 ikaslek osatuko dute orkestra berria

   GASTEIZ, 11 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestraren (EIJO) sorrera bultzatu du, eta bere kideak hautatzeko probak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) kontserbatorioetako eta musika eskoletako ikasleen artean egin dira. Getxo, Gasteiz eta Donostiako nazioarteko jazzaldietan kontzertuak eskainiz ekingo dio ibilbideari talde gazteak.

   Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak aurkeztu du asteazken honetan Gasteizen Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko musika kontserbatorien eta musika eskolen arteko lankidetzatik sortutako proiektuak ikasleen artean musika modernoa sustatzea eta lantzea du helburu, jazz bertsioan.

   Uriarterekin batera, Angel Ugarteburu EIJOren koordinatzailea eta Euskadiko nazioarteko hiru jazzaldien zuzendariak izan dira: Iñaki Saitua (Getxo), Miguel Martín (Donostia) eta Alberto Ibarrondo (Gasteiz). Izan ere, jazz orkestra gazteak Getxo, Gasteiz eta Donostiako jaialdietan eskainiko ditu bere lehen kontzertuak uda honetan.

   Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, "Jazz eta musika modernoa" ikasi ahal izateko bidea ireki du profesional mailako musika ikasketen curriculumaren barruan, hala kontserbatorietan nola musika eskoletan. Modu honetan, jazz musika eta musika modernoa ikasi nahi duten ikasleen interesei erantzuna emateaz gain, goi mailan sartu nahi duten ikasleei oinarrizko hezkuntza bat eskaintzen zaie.

   EIJOren aurkezpenean, Uriartek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak "konpetentzia artistikoak bultzatzen egiten duen lana" azpimarratu du. Era berean, gogorarazi du, ikasleei dagokienez, "Austriaren ondoren", Euskadikoa dela "Europan ohiko ikasketekin batera musika gehien lantzen duen gizartea, dela kontserbatorioetako ikasketa arautuetan, dela musika eskoletako ikasketa ez arautuetan".

   EIJO proiektuak aurrez Euskadiko Ikasleen Orkestrak (EIO) irekitako esperientziari jarraitzen dio. EIO ere Euskadiko kontserbatorio eta musika eskoletako ikasleek osaturiko orkestra sinfonikoa da, 80 musikari gazte biltzen dituena.

   Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra jazzeko big band batean oinarritzen da, talde honi dagozkion haize egur, haize metal eta perkusio instrumentuekin: egurrezkoen atalean sei saxofoi (saxofoi altuak, tenoreak, baritonoak); metalezkoenean bost tronpeta eta bost danbor (tronboi baxua barne); eta erritmikoenean piano akustiko, teklatu espezialista, gitarra elektriko, kontrabaxu eta baxu elektriko bana eta bi perkusio jotzaile (bateria eta perkusio latinoa).

23 IKASLE

   Orotara 23 ikaslek osatzen dute Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra, guztiak ere Euskadiko kontserbatorioetako eta musika eskoletako ikasleak. Orkestran parte hartzeko aukeraketa probak otsailaren 7an egin ziren, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan, eta 55 musikari gazte aurkeztu ziren probetara.

   Hautaketa proben ondoren, eta orkestra kide guztiekin osatua denean, entsegu eta topaketen egutegia hasiko da, udako kontzertuei heldu aurretik. Martxotik maiatzera bitartean, EIJO hiru alditan elkartuko da, egun osoko saiotan (larunbatez), eskola teoriko eta praktikoak hartu eta entseguak egiteko.

   Ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran, Barriako aterpetxean (Araban) bost eguneko egonaldia egingo dute musikari gazteek, eta horren ondotik, orkestraren estrenaldia iritsiko da, Euskadiko nazioarteko hiru jazz jaialdietan: uztailaren 5ean Getxoko Jazzaldian, uztailaren 15ean Gasteizkoan eta uztailaren 22an Donostiakoan.

SEI PROIEKTUA

   Sei izango dira proiektuaren oinarri pedagogiko eta musikalak. Alde batetik, topagune bat antolatuko da EAEko edozein musika zentrotan matrikulaturik dauden 14 eta 18 urte bitarteko ikasleekin, eta bestetik, jazz musikan egon diren garai ezberdinetako gai klasikoen eta, batez ere, XX. mendeko korronte ezberdinetako musiken ezagupena eta interpretazioa egingo da.

   Hirugarrenik, berezko errepertorio bat edukitzea landuko da, konpositore euskaldun eta nazioarteko pertsona ospetsuen hainbat enkargurekin osaturik. Konpositore egoiliar baten aukera ikusi daiteke etorkizunari begira.

   Laugarren proiektua euskal folklorearen hedapena eta berrikusketa garaikidea izango da, musika obra ezberdinen moldaketak erabiliz, eta bosgarrena, egiten diren prozesu musikal guztien dokumentazio grafikoa sortzea (argazkiak/bideoak/CDak/bloga). Azkenik, kontzertu publikoetan aurkeztuko da eta EAEko jazzaldietan parte hartuko du.

   Sei oinarri hauek Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrari identitate propioa ematea dute helburutzat. Horretan laguntzeko, norberaren lana, klase teoriko eta praktikoak, analisi saioak, jazzaren historiaren azalpenak eta topaketaren bidez egingo diren entseguak erabiliko dira.