Euskadiko industriaren jarduera %1,8 gutxitu zen 2013ko azaroan

Industriaren jarduera behera azaroan
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 9 enero 2014 13:16

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren produkzioa %1,8 gutxitu zen 2013ko azaroan, lan egutegiko baldintza homogeneoetan eta 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,5 gutxitu zen Euskadiko industriaren jarduera azaroan, urriarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera.

   Joan den urteko azaroko indizean, 2012koaren aldean, Energia %15,1 murriztu zen, eta Kontsumoko ondasunak %5,7 (iraunkorrak %-16,9 eta ez iraunkorrak %-0,7). Ekipo ondasunak %0,3 gehitu ziren, eta Bitarteko ondasunak %2,8.

   Hil arteko aldaketa -2013ko azaroa urriaren aldean- positiboa izan zen Energian (%2,7) eta Bitarteko ondasunetan (%0,2). Ekipo ondasunak %4,9 jaitsi ziren, eta Kontsumoko ondasunak %1,0 (ez iraunkorrak %1,6 jaitsi eta iraunkorrak %0,6 gehitu).

   Urte artean, euskal industriaren sektore handienen artean, Garraio materiala (%6,9), Elikadura industriak, edariak eta tabakoa (%1,9), Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,8) eta Makineria eta ekipoa (%0,4) hasi ziren azaroan. Aitzitik, Material eta ekipo elektrikoan (%-13,2), Energia elektriko, gas eta lurrunean (%-7,5), eta Zura, papera eta arte grafikoetan (%-4,7) jaitsierak izan ziren.

   Azkenik, lurraldeka, azaroko Industriaren Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan zen Araban (%1,4) eta Gipuzkoan (%0,4), baina negatiboa Bizkaian (%-5,8). Hil arteko tasa negatiboa izan zen hiruretan: Gipuzkoan %2,3 jaitsi zen, Araban %1,4 eta Bizkaian %0,6.