Industriaren jarduera %6,6 igo zen maiatzean EAEn

Industriaren jarduera gora maiatzean
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 3 julio 2015 9:01

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren produkzioa %6,6 igo zen joan den maiatzean, 2014ko hil beraren aldean, lan egutegiaren termino homogeneotan. Datu horrek industria jardueraren hazkundea finkatzen du, eta, urteko lehen bost hilabetetan, %2,6 hazi da orotara, Eustaten datuen arabera.

   Bestalde, aurreko hilabetearen aldean, apirilaren aldean, hain zuzen, eta behin urtarokotasunaren eraginak zuzendurik, EAEko industriaren ekoizpena %0,2 hazi zen joan den maiatzean.

   Aurtengo maiatzeko datuak 2014ko maiatzekoekin erkatuz gero, bilakaera positiboa izan zuten lau industria sektore handiek. Hala, Kontsumo ondasunak %6,1 hazi ziren, batik bat Kontsumo ondasun iraunkorretan izandako %26,0ko hazkundearen eraginez, askoz ere txikiagoa izan baitzen igoera (%0,1) Kontsumo ondasun ez iraunkorretan. Ekipamendu ondasunak %11,6 gehitu ziren, Bitarteko ondasunak %3,2, eta Energia %6,4.

   Hiletik hilerako aldakuntza -apiriletik maiatzera-, positiboa izan da Bitarteko ondasunetan (%1,7 hazi dira) eta Kontsumo ondasunetan (%1,6), Kontsumo ondasun iraunkorrak %0,2 et Kontsumo ondasun ez iraunkorrak %2,2 hazi baitira. Aitzitik, Ekipamendu ondasunak %1,0 jaitsi ziren, eta Energia %2,6.

   Euskal industriagintzan pisu gehien duten sektoreei dagokienez, joan den maiatzean, urtetik urtera, Garraio materiala (%9,7), Makineria eta ekipamendua (%9,5) eta Zura, papera eta arte grafikoak (%7,7) taldeek izan zituzten gehikuntzarik nabarmenenak.Aitzitik, beherakadak izan ziren Kautxu eta plastikozko produktuen sektoreko indizean (%-1,5), eta Elikagai, edari eta tabako industrien indizean (%-1,4).

   Lurralde historikoka, urtetik urterako bilakaera positiboa izan zen maiatzean EAEko hiru lurraldeetan. Zehazki, Bizkaian %8,7 igo zen, Araban %5,7 eta Gipuzkoan %5. Hiletik hilerako aldakuntza tasa ere positiboa izan zen Bizkaian (%1,9) eta Araban (%1,7), baina negatiboa Gipuzkoan (%-2,2).