Euskadiko industriaren prezioak %0,5 jaitsi ziren joan den azaroan

Industriaren prezioak behera azaroan
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 22 diciembre 2014 13:53
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioak %0,5 jaitsi ziren joan den azaroan, aurreko hilaren aldean. Datu horien arabera,  azaroko urte arteko tasa (azken 12 hilabetean industriaren prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,9 jaitsi da, Eustaten datuen arabera.

   Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko azaroan, Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%1,2), Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (%0,7) eta Elikagaiak, edariak eta tabakoa (%0,4) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean.

   Jaitsierarik handienak, aldiz, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-4,2), Erauzketa industriak (%-0,8), Industria kimikoa (%-0,7) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%-0,7) sektoreek izan zituzten.

   Urte arteko aldian, hots, joan den azaroan, 2013koaren aldean, prezioen hazkunderik handienak Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%2,2), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,9) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,5) sektoreek izan zituzten, eta jaitsierak, Kokeriak eta petrolio fintzea (%-10,8), Altzariak eta beste manufaktura industriak (%-3,2) eta Erauzketa industria (%-2,6) sektoreek.

   Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, azaroan, sektore talde handien prezioen bilakaera negatiboa izan zen Energian (%-1,8) eta Bitarteko ondasunetan (%-0,4); Ekipo ondasunen prezioak %0,1 gehitu ziren, eta Kontsumo ondasunenak %0,2; horien
barruan, Kontsumo ondasun ez iraunkorren prezioak eta Kontsumo ondasun iraunkorrenak %0,2 gehitu ziren.

   Urte artean, Energian %5,4 eta Ekipo ondasunetan %0,4 jaitsi dira, eta Bitarteko ondasunetan %0,5 igo; kontsumo ondasunen prezioak, oro har, ez dira aldatu (%0,0); horien barruan, Kontsumo ondasun iraunkorren prezioak %0,8 jaitsi dira, eta Kontsumo ondasun ez iraunkorrenak %0,3 igo.