Euskadiko industriaren prezioak %0,5 jaitsi ziren urtarrilean

Langile bat fabrikan lanean
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 24 febrero 2015 12:04
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioak %0,5 murriztu ziren joan den urtarrilean, aurreko hilaren aldean. Datu horiek aintzat hartuta, urtarrileko urte arteko tasa (azken 12 hilabeteetan industriaren prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %3,5 jaitsi zen, Eustaten datuen arabera.

   Sektoreka, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,9) Erauzketa industriak (%1,7) eta Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,5) izan ziren inflazionistenak urtarrilean, aurreko hilaren aldean, eta prezioen jaitsierarik handienak, aldiz, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-9,1), Industria kimikoa (%-1,6) eta Kautxu eta plastikoa eta ez metalezko beste produktuak (%-0,9) sektoreek izan zituzten.

   Urte arteko aldian (2015eko urtarrila, 2014koaren aldean), prezioen hazkunderik handienak Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,8), Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,7) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,8) sektoreek izan zituzten, eta jaitsierak, aldiz, Kokeriak eta petrolio fintzea (%-28,6), Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (-2,8) eta Industria kimikoa (%-2,5) sektoreek.

   Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urtarrilean, sektore-talde handien prezioen bilakaeran zeinu ezberdinak izan ziren. Energiaren prezioak %2,6 jaitsi ziren, eta Bitarteko ondasunenak %0,4; Ekipo ondasunenak %0,2 igo ziren, eta Kontsumo ondasunenak %0,2; azken horien barruan, Kontsumo ondasun iraunkorren prezioak %0,1 igo ziren, eta Kontsumo ondasun ez iraunkorrenak %0,2.

   Ondasun talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak izan ziren urte artean, Bitarteko ondasunetan izan ezik, non %0,1 gehitu ziren. Energiaren prezioak %16,8 jaitsi ziren, Ekipo ondasunenak %0,1 eta Kontsumo ondasunenak %0,5; azken horien barruan, Kontsumo ondasun iraunkorren prezioak %0,8 jaitsi ziren, eta ez iraunkorrenak %0,4.