Euskadiko langabezia tasa %14,5 da, 2015ean %2,1 puntu jaitsi ondoren

Actualizado: viernes, 22 enero 2016 11:48

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan merkatuaren 2015eko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 889.900 ziren, aurrekoan baino 4.300 gehiago (%0,5 gehiago), eta langabezia tasa %14,5 da, 2015eko hirugarren hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago. 2015eko lehen hiruhilekoan %16,6 zenez, %2,1 puntuz jaitsi da langabezia tasa 2015ean zehar, Eustaten datuen arabera.

   Modu honetan, landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, Euskadiko jarduera tasa %57,4 zen joan den urteko laugarren hiruhilekoan, hau da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko bi hamarren gainetik.

   Emakumeei eragin die batik bat okupazioaren handitzeak, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 gehiago baitira; gizonak 1.900 gehiago dira. Bizkaian 2.700 okupatu gehiago izan dira, Araban 1.000 gehiago, eta Gipuzkoan 500 gehiago.

   Sektoreka, Zerbitzuetan 3.000 okupatu gehiago izan dira, Industrian 1.200 gehiago eta Lehen sektorean 400 gehiago; Eraikuntzaren sektorean, aldiz, 200 okupatu gutxiago izan dira.

   Okupazio tasa -16 eta 64 urte arteko biztanle kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa- %65,3 zen iazko azken hiruhilrekoan, hau da, aurrekoan baino %0,7 puntu gehiago. Gizonezkoentzat %68,6ko tasa zegoen, eta emakumezkoentzat %62koa.

   Okupazio tasarik altuena Gipuzkoak dauka, %67rekin, aurreko hiruhilekoan baino 0,5 puntu gehiago; Arabak %66,5eko tasa dauka (%0,7 puntu gehiago), eta Bizkaiak %64koa (%0,8 puntu gehiago).

   Bestalde, 466.300 familia etxetan pertsona aktibo guztiak okupatuta zeuden 2015eko laugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino 9.300 familia gutxiagotan, eta 860.300 (zenbatetsia) familia etxeetako heren batean ez zegoen pertsona aktiborik. Pertsona aktibo guztiak langabezian zituztenak 51.500 ziren (guztien %6).

LANGABEZIA

   Langabeak, hots, lan bila aktibo aritu eta lanerako prest daudenak, 2015eko laugarren hiruhilekoan 151.000 zirela zenbatetsi da, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 1.300 gutxiago. Gizonezko langabeak 82.600 ziren (2.300 gehiago), eta emakumezkoak 68.400 (3.600 gutxiago).

   Joan den urteko laugarren hiruhileko datuen arabera, langabezia tasa %14,5 da, aurreko hiruhilekoan baino %0,2 puntu gutxiago. Emakumeen langabezia %14ra jaitsi da (%0,7 puntu gutxiago), eta gizonena %15era (%0,3 puntu gehitu da). Gazteen langabezia tasak altuena izaten segitzen du, %34,3rekin (%1,6 puntu gehiago); horrela, 16 eta 24 urte arteko 14.900 gazte aktibo langabezian daude.

   Lurraldeka, langabeen jaitsierarik handiena Bizkaian izan zen, 2.300 langabe gutxiagorekin, langabezia tasa %15,8 izanik, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago. Araban %14,1 langabezia tasa dago, sei hamarren gutxiago, eta langabeak 900 gutxiago dira (22.200 guztira). Gipuzkoan 1.900 langabe gehiago zeuden aurreko hiruhilekoan baino, eta langabezia tasa %12,6 zen (lau hamarren gehiago).

   Eurostat Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren datuen arabera, 2015eko azaroan, 28-EBko langabezia tasa %9,1 zen, eta Espainiako Estatukoa %21,4.

   Bestalde, EAEn Gizarte Segurantzako 823.100 bazkide daudela zenbatetsi da, hiruhilekoko batez bestekoan. Haien arteko %98,3 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, hau da, 808.900 lagun.

   Zenbatetsitako batez besteko 823.100 bazkideetatik, 772.600 (%93,9) hiruhilekoan zehar etengabe edo aldi bateko eten batez bazkideturikoak dira, eta gainerakoak, 50.500, bazkide berriak edo 2015eko laugarren hiruhilekoan baja izan direnak.

   Azkenik, EAEn 143.600 langabe daudela zenbatetsi da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik, alegia, EAEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean. Haietatik %70,9 langabeak dira NLEren definizioaren arabera (101.800 langabe).

   Lanbiden 143.600 langabe daude erregistratuta batez beste, eta haietako %77,3 (111.000) erregistratuta egon dira hiruhilekoan zehar edo gehienez bajaren bat izan dute. Gainerakoak, 32.600 pertsona, aurreneko aldiz erregistratu dira edo baja izan dira Lanbiden 2015eko laugarren hiruhilekoan.