Euskadiko merkataritzako azalera handietako salmentak %3,2 gutxitu ziren urtarrilean

Actualizado: jueves, 27 febrero 2014 18:28
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritzako azalera handietako salmentek %3,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten joan den urtarrilean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.

   Elikagaietan %1,3ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %5,4ko jaitsiera. Lurraldeka, urte arteko jaitsierak izan ziren hiruretan: Bizkaian %4,0koa, Araban %3,0koa eta Gipuzkoan %1,8koa.

   Bestalde, 2013ko abenduaren aldean, EAE osoan salmentak %1,0 gehitu ziren nominalki. Elikagaiek %1,7ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan, eta gainerako produktuek %0,5ekoa, urtaro eraginak kenduta. Lurraldeka, salmentak hiru lurraldeetan gehitu ziren abenduaren aldean: Gipuzkoan %2,9, Araban %0,4 eta Bizkaian %0,2.

   Halaber, termino finkoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %3,8 gutxitu ziren urtarrilean urte artean, eta %0,7 gehitu aurreko hilaren aldean.

   Iazko urtarrilaren aldean, elikagaien salmentak %0,1 gehitu eta gainerako produktuenak %5,6 gutxitu ziren, euro finkoetan. Hiru lurraldeetan jaitsierak izan ziren: Bizkaian %4,4koa, Araban %3,6koa eta Gipuzkoan %2,6koa, termino finkoetan.

   Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,4 gehitu ziren abenduaren aldean, eta gainerako produktuenak %0,3. Gipuzkoan %2,5eko igoera izan zen, eta Araban %1,4koa; Bizkaian, aldiz, %0,4ko jaitsiera, beti termino errealetan.

   Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritzako azalera handietako langileen kopurua %1,3 gehitu zen joan den urtarrilean, urtaro eraginak kenduta.