Euskadiko nekazaritza ustiategien kopurua %4,3 jaitsi zen 2009 eta 2013 artean

Nekazaritza ustiategiak behera Euskadin 2009 eta 2013 artean
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 17 diciembre 2014 14:32
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   Nekazaritza ustiategien kopurua %4,3 jaitsi zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2009 eta 2013 artean. Azalera, guztira, %0,7 jaitsi zen, eta erabilitako nekazaritza azalera (landutako lurrak eta bazka iraunkorrerako lurrak) %1,6 murriztu zen. Ondorioz, nekazaritza azaleraren ratioa gutizko azaleraren gain %72,1ekoa izan zen 2013an, 2009an baino %0,6 txikiagoa, Eustatek landutako datuen arabera.

   Batez besteko azalera %3,8 handitu zen, eta ondorioz, ustiategi bakoitzeko 16,4 hektarea zeuden. Alderdi hori ustiategi bakoitzean erabilitako nekazaritza azaleraren (ENA) batez bestekoan ere nabaritu zen, 11,5eko hektareakoa izatetik 11,8 hektareakoa izatera pasatu baitzen.

   Espainian ere ustiategien kopurua jaitsi egin zen (%-2,5), baina erritmo baxuagoan. Guztizko azaleraren jaitsiera handiagoa izan zen, bai eta erabilitako nekazaritza azalera ere (%-1,9 bi kasuetan). Ustiategien batez besteko neurria nabarmen handiagoa izan zen, baina horrek ere igotzeko joera izan zuen, 2009an 30,92 hektarea (ha) baitzeuden, eta 2013an, ordea, 31,13 ha.

   EAEn erabilitako nekazaritza azalera (ENA) jaitsi egin zen, landutako lurren azalera jaitsi zelako (%-3,7), batik bat, fruta arbolako lurretan (%-24,3), zuretarako lurretan (%-12,0) eta mahastietan (%-6,1), bazka iraunkorrerako lurrak ia egonkor mantendu baitziren (%-0,1).

   Bestalde, ustiategien batez besteko tamaina handitu egin zen Araban eta Gipuzkoan, baina Bizkaian jaitsi egin zen. Gipuzkoan, guztizko azalera (%3,5) eta ustiategien kopurua (%0,8) igo ziren, eta horrela, ustiategien batez besteko tamaina 2013an 13,6 hektareakoa zen, 2009koa baino %2,7 handiagoa.

   Aitzitik, Bizkaian, bi kontzeptuak jaitsi ziren, eta ustiategien kopurua %4,5 jaitsi zen. Hori dela eta, Bizkaiko nekazaritza ustiategiek erkidegoko txikienak izaten jarraitu zuten, ustiategi bakoitzeko 9,4 hektareakoak baitziren 2013an (-%4,8).

   Araban, guztizko azalera (%1,5) handitu zen, baina ustiategien kopurua jaitsi egin zen (%-11,3). Horrek ustiategi bakoitzeko batez besteko hektarea kopurua handitzea (%14,4) eta lurralde honetan 35,9 hektareakoa izatea ekarri zuen.

   Erabilitako nekazaritza azalera (ENA) handitu egin zen Gipuzkoan (%1,7), baita Araban ere (%0,8), bazka iraunkorrak handitu baitziren. Bizkaian, ordea, bai landutako lurrak bai bazkatarako lurrak jaitsi ziren (%-10,4).

   Araban mahastitarako azalera eta ustiategien kopurua jaitsi egin zen, eta ustiategien batez besteko tamaina mantendu egin zen (10,9 ha). Bizkaian, gehiago jaitsi zen, eta ondorioz, ustiategien batez besteko neurria nabarmen murriztu zen; hori dela eta, 1,7 hektarea izatetik 0,8 hektarea izatera pasatu ziren. Gipuzkoan, ustiategien kopurua jaitsi egin zen, baina mahastitarako azalera handitu. Horrek esan nahi du ustiategien batez besteko tamaina 2,8 hektareatik 4,9 hektareara igo zela.

ABELTZAINTZA

   Euskadiko abeltzaintza ustiategien kopurua jaitsi egin zen ganadu mota guztietan, ahuntz aziendan izan ezik (%9,5 igo zen). Jaitsierarik handienetakoak txerri haztegietan (%-37,5) eta behi haztegietan (%-10,9) izan ziren. Hegaztienak eta ardienak, berriz, ia maila berdinean mantendu ziren (%-0,7 eta %-0,1, hurrenez hurren).

   Badirudi haztegien kontzentrazioa izan zela txerri haztegien kopurua hain nabarmen jaisteko arrazoia, 2009an, haztegi bakoitzeko 17,9 abelburu baitzeuden, eta 2013an, aldiz, 33,8koa zen ustiategi bakoitzeko kopurua. Behi azienda, aldiz, gutxixeago jaitsi zen; izan ere, batez beste 23,0 abelburu zeuden 2009an, 2013an, ordea, 24,2.

   Hegaztien eta ahuntzen haztegien batez besteko tamainak jaitsiera arinak izan zituen, hegaztien haztegietan 253,4 abelburu izatetik 251,9 abelburu izatera pasa baitziren, eta ahuntzen haztegietan, 13,4 izatetik 13,3 izatera. Ardien haztegietan, 2009an 60,0 abelburu zituzten, eta 2013an, aldiz, 57,3.

   Lurraldeka egoera aldakorragoa izan zen. Araban, txerrien (%-62,4), hegaztien (%-44,6) eta ardien (%-18,2) haztegiak nabarmen jaitsi ziren; aitzitik, ahuntzen zein ardien haztegiak igo egin ziren, %10 eta %0,6, hurrez hurren.

   Bizkaian, azienda haztegi guztien kopurua jaitsi egin zen, ahuntzena izan ezik (%22,4). Batez ere, txerrien eta behien haztegiak jaitsi ziren (%-45,8 eta %-21,9, hurrenez hurren). Gipuzkoan, txerrien (%-20,6), ahuntzen (%-11) eta behien (%-2,6) haztegiak gutxitu ziren, eta hegaztienak eta ardienak, berriz, gehitu (%12,5 eta %7,2, hurrenez hurren).

   Haztegien tamainari dagokionez, lurralde bakoitzeko egitura oso desberdina izan zen. Hala, Arabakoetan zeuden espezie guztietako abelburu kopuru gehien; Bizkaian, berriz, haztegi txikienak egon ziren.

   2009ko aldearekiko, bilakaera desberdina izan da. Arabaren kasuan, espezie guztien azienda haztegien tamaina handitu izana nabarmentzekoa da, batez ere, nabarmena da txerrien eta hegaztien kasuan. Horietan, hurrenez hurren, lau aldiz eta bi aldiz handitu zen haztegi bakoitzeko abelburuen kopurua. Bizkaian, aldiz, tamainaz handitu zuten haztegi bakarrak ahuntzenak eta txerrienak izan ziren. Gipuzkoan, berriz, haztegi mota guztietan haztegi bakoitzeko abelburu kopurua jaitsi zen.