Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lau kontzertu emango ditu Extremaduran bihartik igandera

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
EUSKADIKOORKESTRA.ES
Actualizado: miércoles, 16 marzo 2011 17:16

BILBO, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) Extremadurarako bidea hartuko du gaur, lau kontzertu eskainiko baitu bertan bihartik igandera bitartean. Hain zuzen, Merida, Caceres, Badajoz eta Plasencian izango dira emanaldiak. Bira honek, joan den urtarrilean EOSen bonu-denboraldian aritutako Extremadurako Orkestrarekin egindako elkartrukeari erantzuten dio. Bira www.euskadikoorkestra.es webgunean jarraitu ahal izango da.

EOSeko iturriek adierazi dutenez, euskal orkestra Extremadurara joaten den lehenengo aldia izango da, eta Extremadurako Orkestraren (OEX) hamargarren urteurrena betetzearekin batera burutuko da. Egun, OEXek milatik gora abonatu ditu, milio bat inguru biztanle dituen autonomia erkidego batentzat kontuan hartzeko modukoa den kopurua.

2000. urtean sortu zenetik, Extremadurako Orkestraren entzuleen kopuruak gora egin du, erkidegoko hiri garrantzitsuenetako kultura-ekipamenduak garatuz joan diren neurrian. Honela, OEXen bonu-denboraldia Merida eta Badajozeko auditoriumetan, Cacereseko Antzoki Handian edo San Francisco kultura-erakundean eta Plasenciako Alcazar Antzokian burutzen da.

Bira hau osatzen duten lau kontzertuak EOSeko zuzendari titular Andres Orozco-Estradak zuzenduko ditu. Euskal orkestrarekin batera egingo duen bigarren irteera izango da, 2009an Italiako biran izan baitzen. Orkestrarekin batera Christiane Karg soprano alemana arituko da bakarlari gonbidatu gisa, Gustav Mahler-en 4. Sinfoniako abestutako zatiak interpretatuko dituelarik. Sinfonia hau Kalischt-eko musikariaren orkestra-unibertsorako atariko egokia da erabat. Euskal musikaren adierazle, kontzertuak Juan Crisostomo de Arriagaren "Symphonie à grand orchestre" (sinfonia ren) obrarekin hasiko dira.