EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
DONOSTIA 19 Dic. (EUROPA PRESS) -
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) "Kadenza" Sofia Gubaidulina konpositore errusiarraren lanari eskainitako diskoa aurkeztuko du astearte honetan, abenduaren 20an, Loiolako Erriberatako Iesu parrokian, Donostian, goizeko 11:00etatik aurrera.
"Seven Words", "In Croce", "Kadenza" eta "Et exspecto" lanak biltzen dituen CD hau, "mundu mailan musika garaikidearen erreferente den konpositore errusiarraren sorkuntza konpositiboaren erakusgarria da", EOSeko iturriek jakinarazi dutenez.
Astearteko aurkezpenean, Asier Polo biolontxelo-jotzaileak eta Iñaki Alberdi akordeoi-jotzaileak zuzenenan interpretatuko dituzte diskoaren zati ezberdinak, Alberdik interpretatuko duen "Kadenza" lanaren estreinaldia barne. Halaber, EOSeko zuzendari nagusi Iñigo
Alberdi ere arituko da.