Euskadiko Teknologia Parkeetara joan-etorriak egiteko autoa partekatzen dutenen kopuruak gora egin du

Autoak Bizkaiko Parke Teknologikora sartzen
EUSKADIKO TEKNOLOGIA PARKEAK
Actualizado: martes, 26 febrero 2013 11:22

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Teknologi Parkeetara joan-etorriak egiteko autoa partekatzen dutenen kopurua igo egin da, eta horrela, 2012. urtean zehar, ehun bidaia inguru antolatu ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Teknologia Parkeen webguneetako aplikazioen bidez. Autoa partekatzeari esker, 30 tona CO2 gutxiago isuri eta 75.000tik gora euro aurreztu dira.

Izan ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Teknologia Parkeek, egunero parkeetara joan-etorriak egin behar dituzten pertsonen artean auto partekatuaren erabilpena sustatzeko plataformak dituzte beraien webguneetan "Autoa partekatu" atalean. Trafikoa gutxitu, dirua aurreztu eta CO2 isurketak murriztea dira teknologia parkeek finkatu zituzten helburu nagusiak 'carpooling-autoa parketatzea' plataformak martxan jartzerakoan.

Gaur egun, 300dik gora erabiltzaile dituzten tresna hauen bidez, 2012an ehun bidaia inguru antolatu ziren eta, horri esker, lanegun bakoitzean 50 bat kotxe gutxiago erabili ziren teknologia parkeetara joan-etorriak egiteko. Gainera, bidaia hauetan autoa partekatzeak atmosferara 30 tona CO2 isurtzea ekiditu du eta 75.000 euro baino gehiago aurreztea.

"Autoa partekatu" aplikazioan gehien eskaini eta eskatzen diren bidaiek hirietan dute iturburua, hau da, Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta bidaia gehienak, %80 inguru, aldizkako bidaiak dira.

Zerbitzuaren erabiltzaileen profilari erreparatuz gero, gehiengoa emakumeak dira, %56 inguru; autoa partekatzeko plataforma gehien erabiltzen dutenak 50 urtetik gorakoak dira; eta erabiltzaile gehienak teknologia parkeetara joan-etorriak egiteko beren autoa partekatzea eskaintzen duten gidariak dira.