Euskadiko Turismoaren Enbaxadoreen Gala ospatuko da bihar Madrilen

Actualizado: martes, 11 enero 2011 17:48

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Turismoaren Enbaxadoreen Gala ospatuko da bihar Madrilen, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru dela. Ekitaldia Tapizen Erret Fabrikan ospatuko da, eta 20:00etan hasiko da, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

Lopezekin batera, bertan izango dira Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburua, Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua eta Blanca Urgell Kultura sailburua, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz.

Gala horretarako gonbidapena jaso dute erakundeetako arduradunek eta kulturaren, ekonomiaren, kirolaren eta sektore turistikoaren ordezkariek. Ekitaldian zehar omenaldia jasoko dute euskal turismoaren sektorea sendotzen lagundu duten pertsonek, inoiz baino turista gehiago iritsi ziren Euskadira iaz.