Euskadiko txikizkako merkataritzaren salmentak %9,3 eta enplegua %1,8 jaitsi ziren 2012an

Salmentak behera 2012an txikizkako merkataritzan
Europa Press
Actualizado: martes, 29 enero 2013 11:42

BILBO, 29 Ene. (EUROPA PRESS) -

Txikizkako merkataritzaren salmentek urte arteko %9,3ko murrizketa izan zuten 2012. urteko abenduan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta enplegua %1,8 jaitsi zen urte artean.

Modu honetan, salmenten batez besteko murrizketa %5,7koa izan zen joan den urtean, eta enplguarena, aldiz, %1,5ekoa, INE erakundeak astearte honetan argitaratu dituen datuen arabera.

Bestalde, zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, sektorearen salmentek urte arteko %9,9ko jaitsierarekin bukatu zuten 2012. urtea, urteko batez besteko murrizketa %5,9koa izanik. Kasu honetan, enpleguaren bilakaera ez zen aldatu zerbitzuguneak kontuan hartu gabe.