Euskadin 11.300 langabe gutxiago izan dira bigarren hiruhilekoan

Actualizado: jueves, 24 julio 2014 9:31
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 11.300 langabe gutxiago izan dira 2014ko bigarren hiruhilekoan, aurrekoan baino %6,34 gutxiago, eta horrela, populazio aktiboarekiko langabezia tasa %16,13 da, INE estatistika erakundearen Populazio Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.

   Joan den urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatzen bada, aurten 2.400 langabe gutxiago izan dira, hau da, %1,42ko jaitsiera izan da. Modu honetan, guztira 167.500 langabe zeuden EAEn urteko bigarren hiruhilekoa bukatzean.

   Bestalde, landunak 870.800 dira, hots, aurreko hiruhilekoan baino 19.100 gehiago (%2,25eko igoera). Aitzitik, 2013ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, 9.400 landun gutxiago izan dira, hau da, %1,07 gutxiago.

   Euskadiko populazio aktiboa 1.038.300 lagunekoa da, hots, lehen hiruhilekoan baino 7.800 pertsona gehiago (%0,75eko igoera) baina 2013ko bigarren hiruhilekoan baino 11.800 gutxiago (%1,13ko murrizketa).

   Urteko bigarren hiruhilekoan lanean zeudenen artean, 458.600 gizonezkoak ziren eta 412.200 emakumezkoak. Halaber, 167.500 langabeen artean, 92.600 gizonezkoak ziren eta 74.900 emakumezkoak.

   Landunen eta langabeen bilakaerak kontuan hartuta, Euskadiko jarduera tasa %57,17 zen bigarren hiruhilekoan (%63,05 gizonentzako eta %51,72 emakumeentzako), eta langabezia tasa %16,13 (%16,80 gizonentzat eta %15,38 emakumeentzat).

   Azkenik, lurraldeei dagokienez, Araban 136.100 landun daude, Bizkaian 455.900 eta Gipuzkoan 278.700. Langabeei dagokienez, Araban 27.400 daude, Bizkaian 88.600 eta Gipuzkoan 51.500. Modu honetan, Arabako jarduera tasa %61,44 da, Bizkaikoa %56,58 eta Gipuzkoakoa %56,21; langabezia tasa, aldiz, %16,77 da Araban, %16,26 Bizkaian eta %15,61 Gipuzkoan.