Euskadin 349 langabe gehiago izan dira irailean eta guztira 169.537 daude

Actualizado: jueves, 2 octubre 2014 11:09
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 349 langabe gehiago zenbatu ziren joan den irailean, hau da, abuztuan baino %0,21 gehiago, eta horrela, guztira 169.537 langabe daude. Joan den urteko irailarekin alderatzen bada, aldiz, 6.949 langabe gutxiago izan dira (%3,94ko jaitsiera), Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez.

   Lurraldeka, abuztuarekin alderatuta, Bizkaian 653 langabe gehiago izan ziren (%0,69), Araban 299 gutxiago (%-1,08) eta Gipuzkoan bost gutxiago (%-0,01). Iazko irailarekin erkatuta, berriz, Bizkaian 3.992 langabe gutxiago izan dira (%-4,03), Araban 775 gutxiago (%-2,75) eta Gipuzkoan 2.182 gutxiago (%-4,44).

   Irailean enpleguko zerbitzu publikoetan erregistraturiko 169.537 langabeetatik 80.610 gizonezkoak ziren, eta 88.927 emakumezkoak. Halaber, 11.940 langabe 25 urtetik beherakoak ziren.

   Sektoreka, Aurreko enplegurik gabeko kolektiboan 620 langabe gehiago izan ziren, eta Zerbitzuetan 397 gehiago. Eraikuntzan 338 langabe gutxiago zenbatu ziren, Industrian 190 gutxiago eta Nekazaritzan 140 gutxiago. Horrela, Nekazaritzan 2.953 langabe daude, Industrian 24.242, Eraikuntzan 17.465, Zerbitzuetan 108.073 eta Aurreko enpkegurik gabeko kolektiboan 16.804.

KONTRATAZIOA

   Bestalde, urteko bederatzigarren hilabetean 78.165 kontratu egin ziren Euskadin, hau da, abuztuan baino %55,10 gehiago (27.769 gehiago) eta iazko irailean baino %22,56 gehiago (14.389 gehiago).

   Kontratazioak hil arteko bilakaera positiboa izan zuen EAEko hiru lurraldeetan: Araban %71,51 igo zen, 6.253 kontratu gehiagorekin; Bizkaian %53,43 egin zuen gora (13.580 kontratu gehiago); eta Gipuzkoan %48,74 igo zen (7.666 gehiago). Urte arteko adierazleari dagokionez, hiru lurraldeetan igo zen: %31,86 Araban, %19,17 Bizkaian eta %22,95 Gipuzkoan.

   Azkenik, Euskadin irailean izenpeturiko kontratu gehienak aldi baterako izan ziren: 72.313. Mota horretako kontratuak %51,01 igo ziren abuztuarekiko eta %22,17 iazko irailarekiko. Bukatzeko, 5.852 kontratu mugagabe egin ziren irailean, hau da, abuztuan baino %133,24 gehiago eta 2013ko irailean baino %27,66 gehiago.