Euskadin 413.464 ikaslek hautatu zuten unibertsitatez kanpoko ikasketaren bat 2013-2014 ikasturtean

Batxilergoko ikasleak
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 16 febrero 2015 14:03
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 413.464 ikaslek aukeratu zuten unibertsitatez kanpoko ikasketaren bat 2013-2014 ikasturtean, hau da, aurrekoan baino %0,3 gehiagok. Halaber, ikasleon %92 Araubide Orokorrekoetan aritu zen, eta matrikula kopurua lehengo urteko bera izan zen. Haur hezkuntzan 1.230 ikasle gutxiago izan ziren (%-1,3), 18 urtez etengabe hazi ondoren, Eustaten datuen arabera.

   Bestalde, Batxilergoko ikasle kopuruan %0,6ko gehikuntza izan zen, eta Maila Ertaineko Lan Prestakuntzakoan %5,7koa, aurreko ikasturtearen aldean. Batxilergokoak bi aldiz gehiago ziren besteak baino.

   Araubide Orokorreko Irakaskuntzetan ikasleak ia berdin (%50) banatu ziren zentro publiko eta pribatuetan, baina bada alderik irakaskuntzen artean. Helduen Hezkuntzan (%98) eta Maila Ertaineko Lan Hezkuntzan (%62) zentro publikoak erraz nagusitu ziren, baina Lan Gaitasun Programetan (%40) bestelako egoera izan zen.

   Araubide Bereziko Ikasketetan 34.726 matrikula egin ziren, aurreko ikasturtean baino %4,3 gehiago. Araubide Berezikoetan, hamar ikasletik bederatzi (30.228) hizkuntzak ikasten aritu ziren; Bigarren Musika Hezkuntzan %8 (2.812 ikasle), Kirol Irakaskuntzetan %3, Arte Plastiko eta Diseinuan %1,7 eta Dantzan %0,28. Hauen %70 inguru zentro publikoetan gauzatu zen da, eta Hizkuntzetan eta Dantzan %100.

   Bestalde, aurreko ikasturtearen aldean, Helduen Prestakuntza Orokorrean %19ko jaitsiera izan zen ikasle kopuruan; Hasierako Lan Gaitasun Programetan %9koa izan zen murrizketa, eta Musikan %1,4koa. Gainerakoetan matrikulek goraka egin zuten, eta azken bosturtekoan Lan Hezkuntza nabarmendu da: %5,7 ertainean eta %4,9 goikoan.

   Ez derrigorrezko ikasketetan bada generoen arteko alderik oraindik ere. 2013-2014 ikasturtean, neskak hamarretik bederatzi ziren Dantzan, eta hirutik bi Hizkuntzetan eta Arte Plastiko eta Diseinuan; Kirol Irakaskuntzetan mutilak hamarretik bederatzi ziren, eta Lan Hezkuntzan hirutik bi. Batxilergoan eta Musikan neskak gehiago ziren, baina banaketa %50etik gertu zegoen.

IRAKASLEAK

   Halaber, joan den ikasturtean, 37.448 irakasle aritu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, zerbitzuen sektoreko 2014ko okupatuen %5,8. Hamar irakasletik sei zentro publikoetan aritu zen.

   Haur Hezkuntzan eta Lehen Mailan irakasleen %85 emakumeak ziren: DBHn, Batxilergoan eta Lan Hezkuntzan %59. Erregimen Berezikoetan %56 emakumeak ziren.

   Azkenik, irakasleen %86 euskaraz aritzeko gai zen Araubide Orokorrekoetan, eta %90 derrigorrezkoetan. Azken hamarkadan, maila guztietan, euskararen ezagutza sendotuz joan da.