Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,8 gutxitu dira 2011ko maiatzean

Supermercado Consum
CONSUM
Actualizado: martes, 28 junio 2011 12:55

BILBO, 28 Jun. (EUROPA PRESS) -

Lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko maiatzean %1,8ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek, Eustatek landutako datuen arabera. Elikagaietan %0,3ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %3,0ko jaitsiera.

Aurreko hilaren 2011ko apirilaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %1,1 jaitsi ziren nominalki. Elikagaiek %1,1eko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,3ko jaitsiera.

Probintziak banan-banan aztertuz,Araban, urte artean, %1,8 jaitsi dira salmentak nominalki; %1,1 Bizkaian eta %3,2 Gipuzkoan. Apirilaren aldean, berriz, Bizkaian %0,2ko igoera dago; Araban %2,6 jaitsi eta Gipuzkoan %2,9.

Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %5,3 murriztu dira urte artean eta %1,2 aurreko hilaren aldean

2010eko maiatzaren aldean elikagaien salmentak %3,7 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %6,1, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak. Bizkaian %4,6ko jaitsiera, Gipuzkoan %6,6koa, Araban %5,3koa, termino finkoetan.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,6 igo dira 2011ko apirilaren aldean eta gainerako produktuenak %2,0 jaitsi.

Bakoitza bere aldetik aztertuz, Araban %2,5eko jaitsiera, Gipuzkoan %3,1ekoa; Bizkaian %0,2ko igoera, dena termino errealetan.

Azalera handietako establezimenduetako enplegatu-kopurua %0,2 jaitsi zen 2011ko maiatzean apirilaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Gipuzkoan %0,6 igo zen; Araban %0,8 jaitsi eta Bizkaian %0,4, Euskal Estatistika Erakundearen arabera.