Euskal artista garaikideen lanak izango dira ikusgai Madrilgo ARCO azokan

Actualizado: miércoles, 19 febrero 2014 14:46
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Euskal artista ugariren lanak ikusi ahal izango dira Madrilen gaur hasi den ARCO arte garaikideko azokan. Aurten bi euskal arte galeriak parte hartuko dute azoka, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, Altxerri donostiarra eta Carreras Mugica bilbotarra, hain zuzen ere.

   Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazi dutenez, Aizpea Goenaga zuzendaria ere Madrilgo Ifema pabiloietan egingo den ARCO azokan dago, euskal artisten sustapenean laguntzen.

   Horrela, Altxerri galeriak, Selena Asins, Ignacio Uriarte, Jose Maria Yturralde eta Dicky Rekalde artisten lanak eraman ditu Madril aldera, eta Carreras Mugica galeriak, berriz, Txomin Badiola, Eduardo Chillida, Pello Irazu, Erlea Maneros Zabala, Asier Mendizabal, Itziar Okariz, Juan Perez Agirregoikoa, Xabier Salaberria, Richard Serra eta Jessica Stockholder artistek egindakoak jarri ditu ikusgai.