Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %1,1 murriztu ziren abuztuan

Actualizado: miércoles, 28 septiembre 2011 11:28

BILBO, 28 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritzako azalera handietako salmentek %1,1eko beherakada nominala izan dute urtetik urtera 2011ko abuztuan, Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez. Elikagaien salmentek %1,5eko gorakada nominala izan dute urte batetik bestera, baina gainerakoek %2,4 egin dute behera.

Lurraldeka, Araban izan da salmenten beherapen nominal handiena urte batetik bestera, %1,5ekoa, hain zuzen ere. Bizkaian %0,7 jaitsi dira salmentak, eta Gipuzkoan %1,6.

Bestalde, aurreko hilabetearekin (2011ko uztaila) alderatuta, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, EAE osoko salmentak %0,2 murriztu ziren balio nominaletan. Elikagaien salmentak aurreko hilabetearen aldean %0,4 jaitsi ziren, eta gainerako produktuen salmentek aldaketa negatiboa izan zuten, %0,1 jaitsi baitziren.

Lurraldeka, eta uztailarekin alderatuta, Arabako salmentek %1,8 egin zuten gora, Gipuzkoakoak berdin geratu ziren (%0,0) eta Bizkaikoek %0,8 egin zuten behera.

Balio konstantetan, EAEko merrkataritzako azalera handietako salmentek %4,0 egin dute behera urte batetik bestera, eta %0,2 aurreko hilabetearen aldean.

Joan den urteko abuztuarekin alderatuta, elikagaien salmentek %1,4 egin dute behera eta gainerako produktuenek %5,2, euro konstantetan. Lurraldeen bilakaera aztertu ostean ikusi da guztietan eman dela beherakada: Araban eta Gipuzkoan %4,4 jaitsi dira, eta Bizkaian %3,6, balio konstanteetan betiere.

Bestalde, uztailarekin konparatuta, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek %0,3 egin zuten behera eta gainerako produktuen salmentek %0,1. Lurraldeka, eta balio errealak aintzat hartuta, Araban %1,7 egin zuten gora, Gipuzkoan aurreko datuak errepikatu ziren (%0,0) eta Bizkaian %0,8 jaitsi ziren.

Azkenik, azalera handietako establezimenduetan lan egin duen pertsonen kopurua %0,6 txikitu zen abuztuan, uztailaren aldean (desestazionalizatu ostean). Aldaketa hori positiboa izan zen Araban (%1,2ko hazkundea), baina Bizkaian eta Gipuzkoan beherapenak izan ziren (%0,1 eta %2,4, hurrenez hurren).