Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %1,9 jaitsi ziren otsailean

Actualizado: martes, 29 marzo 2011 13:20

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) azalera handietako salmentek %1,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten joan den otsailean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.

Elikagaietan %0,6ko urte arteko jaitsiera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %2,7koa. Lurraldeka, Araban, urte arteko tasan, %0,7 jaitsi ziren salmentak nominalki, Bizkaian %2,5 eta Gipuzkoan %1,3.

Bestalde, aurreko hilaren aldean, EAE osoan salmentak %0,7 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %0,8ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,7koa. Urtarrilaren aldean, jaitsierak izan ziren Araban (%2,1) eta Bizkaian (%0,8), eta Gipuzkoan ez zen aldaketarik izan (%0,0).

Termino finkoetan, EAEko azalera handietako salmentak %5,6 murriztu ziren urte artean eta %1,2 aurreko hilaren aldean. Halaber, 2010eko otsailaren aldean, elikagaien salmentak %3,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %6,4, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan ziren jaitsierak: Bizkaian %6,1ekoa, Gipuzkoan %5ekoa eta Araban %4,4koa, termino finkoetan.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,3 jaitsi ziren 2011ko urtarrilaren aldean eta gainerako produktuenak %1,1. Araban %2,4ko jaitsiera izan zen, Bizkaian %1,2koa eta Gipuzkoan %0,4koa, termino errealetan.

Azkenik, EAEko azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,2 gutxitu zen otsailean, urtarrilaren aldean. Lurraldeka, Araban %1,1 jaitsi zen langileen kopurua, eta Gipuzkoan %1,2; Bizkaian, aldiz, %0,5 igo zen.