BILBO 2 Sep. (EUROPA PRESS) -
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen joan den uztailean aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,8 igo zen, Eustaten datuen arabera. Bestalde, 2010eko uztailean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0), eta lehengaien kostuak, berriz, %0,4 jaitsi ziren.
Uztailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beherantzako bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,2ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,8koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu: Etxegintzako lehengaien kostuak %1,3 igo dira eta Obra Zibilekoenak %4,4.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken 12 hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean Petrolio-fintzea (%19,9) nabarmendu zen. Ondoko sektoreetan ere igo ziren prezioak: Metalurgia (%13,6), Energia elektrikoa, gasa eta ura (%5,4), eta Material elektrikoa (%3,2), besteren artean.
Aitzitik, urteko prezioetan (2010eko uztaila 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Zurgintza (-%1,1), Metalezko artikuluak (-%0,4), Ez-metalezko mineralak (-%0,3) eta Altzarigintza (-%0,1).