Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektorea %5,9 murriztu da urteko lehen hiruhilekoan

Eraikuntzak murrizketa izan du urteko lehen hiruhilekoan
FUNDACIÓN LABORAL DE LA CONSTRUCCIÓN
Actualizado: lunes, 30 mayo 2011 12:41

BILBO, 30 May. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren jarduera %5,9 murriztu da 2011. urteko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan, eta 2010eko aldi berarekin alderatuta. Urtaroen eragina zuzendu eta gero aldiz, eraikuntzaren sektorea %2,6 hazi da, 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean, Eustaten datuen arabera.

2011ko lehen hiruhilekoan, eraikuntzaren sektorearen jaitsiera etxegintza azpisektoreari -urte arteko %5,8ko jaitsiera izan du- eta obra zibilekoari -%6,1ko murrizketa- zor izan zaie. Hiruhilekoen artean, 2011ko lehen hiruhilekoko sektorearen jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, etxegintzak bilakaera positiboa izan du (%1,4), bai eta Obra Zibilak ere (%4,8).

Bestalde, eraikuntzan enplegua %1,8 jaitsi da 2011ko lehen hiruhilekoan, 2010eko laugarrenaren aldean, eta %8,4 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.