Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %0,2 hazi dira urteko lehen hiruhilekoan

Esportazioak pixka bat hazi dira EAEn urteko lehen hiruhlekoan
Europa Press
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 25 mayo 2012 12:59

BILBO 25 May. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) esportazioak %0,2 hazi dira nominalki 2012. urteko lehen hiruhilekoan. Guztira, 4.997 milioi eurokoak izan ziren esportazioak, iazko hiruhileko bereko 4.985 milioien aldean. Halaber, inportazioak %15,5 jaitsi dira nominalki eta 3.776 milioi eurokoak izan dira lehen hiruhilekoan. Inportazio ez-energetikoak bakarrik hartuz, jaitsiera txikiagoa izan da, %6,4koa, eta 2.579 milioi eurokoak izan dira, Eustaten datuen arabera.

Horrela, 2012ko lehen hiruhilekoan saldo garbia (esportazioak ken inportazioak) positiboa izan da, 1.221 milioiko superabita izanik; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa %132,3 izan da. Halere, inportatutako eta esportatutako produktu energetikoak bazter utzita, merkataritza saldo ez-energetikoak 2.082 milioi euroko superabita du, 2011ko lehen hiruhilekoan baino 323 milioi gehiago. Estaldura-tasa ez-energetikoa 2011ko %163,9tik 2012ko %180,8ra pasatu da.

2012ko lehen hiruhilekoko Europar Batasunerako esportazioak %7,6 hazi dira 2011ko aldi beraren aldean. Bolumen eta urte arteko hazkundeagatik, Frantzia (%4,3) eta Alemania (%3,4) nabarmendu dira. Esportazio-bolumen handia jasotzen duten gainerako estatuen artean, Erresuma Batua (%25,3), Belgika (%13,7) eta Portugalen (%12,9) hazkundeak nabarmendu dira, eta Italia (%-7,1) eta Herbehereen (%-13,5) jaitsierak. 27EBtik kanpo, hazkundeak izan dira Mexiko (%115,6), Venezuela (%65,8), Txina (%17,4) eta Turkiarako (%9,2) esportazioetan, eta jaitsierak Brasil (%-72,2) eta Amerikako Estatu Batuetarakoetan (%-39,5).

EAEKo esportazioak hein handi batean (ia %72) Europara joaten dira, eta horren barne, 27-EBra doaz esportazioen %92. Amerikak euskal esportazioen %15 hartzen ditu, Asiak %9 eta Afrikak %4. Ozeaniak apenas hartzen ditu esportazioen %1.

Europako Batasunetiko inportazioak %13,1 jaitsi dira oro har, Herbehereak (%-44,3), Belgika (%-30), Frantzia (%-4,2) eta Italiatikoak (%-3) bereziki, eta igo, aldiz, Portugal (%1,3) eta Alemaniatikoak (%9). Munduko gainerakoetatik, nabarmen hazi dira India (%436,2), Mexiko (%355,9) eta AEBtara eginiko inportazioak (%141). Errusiatik (%-67,2) eta Irandik (%-68,5) gutxiago inportatu da.

Inportazioak Europatik (%60), Amerikatik (%20), Asiatik (%17) eta Afrikatik (%3) etorri dira nagusiki, eta Ozeaniatikoak ezdeusak izan dira.

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez, Material elektrikoa (%19,2) eta Plastikoak eta kautxua (%78,3) nabarmendu dira, dinamikoenak pisurik handienekoen artean. Jaitsi egin dira Produktu mineralak (%-28,9), Garraio materiala (%-7,7) eta Metalak eta beren manufakturak (%-7,4).

Inportazioetan, Plastikoak eta kautxua (%17,3), Produktu kimikoak (%11,2), Garraio materiala (%10) eta Material elektrikoa (%6,3) igo dira, eta Produktu mineralak (%-30,2) eta Metalak eta beren manufakturak (%-22,9) jaitsi.

LURRALDEAK

Arabako esportazioak %3,6 hazi dira 2012ko lehen hiruhilekoan. Material elektrikoa (%38,4) eta Plastikoak eta kautxua (%4,6) igo egin dira, baina bi kontu-sail garrantzitsuenetan jaitsierak izan dira: Garraio-materiala (%-3,5) eta Metalak eta beren manufakturak (%-2,1).

Arabako inportazioak %12,7 hazi dira. Material elektrikoan (%77,6) eta Garraio-materialan (%60,8)igoerak izan dira, eta Metalak eta beren manufakturak (%-11,3) eta Plastikoak eta kautxua (%-10,2) taldeetan jaitsi.

Bizkaiko esportazioak %12,9 murriztu dira aurreko urteko aldi beraren aldean, Garraio-materiala (%-52,4), Produktu mineralak

(%-29,3), Metalak eta beren manufakturak (%-15,3) eta Material elektrikoa (%-2,3) taldeen jaitsieraren ondorioz, Bizkaiko esportazioen %73 baitira. Jaitsi ez den bakarra Plastikoak eta kautxua (%303,3) izan da.

Inportazioak %20,8 jaitsi dira, EAEko murrizketa handiena izanik. Produktu mineralak (%-29,1) eta Metalak eta beren manufakturak (%-27,9) jaitsi dira, eta igoerak izan dira beste bi kontu-sail garrantzitsuetan: Plastikoak eta kautxua (%41,6) eta Produktu kimikoak (%24,9). 21 muga-zerga sekzioen artean, sei esportazioen artean eta bost inportazioetan ez dira jaitsi 2012ko lehen hiruhilekoan.

Azkenik, esportazioak Gipuzkoan %15,5 hazi dira. Garraio-materiala (%38,5) eta Material elektrikoa (%29,3) izan dira esportazioen hazkundean gehien eragin dutenak; Metalak eta beren manufakturak (%-0,5) ia lehengoan daude 2011ko lehen hiruhilekoan. Inportazioak %16,8 jaitsi dira. Metalak eta beren manufakturak (%-21,9), Material elektrikoa (%-14,8), Papera eta haren manufakturak (%-16,4) eta Garraio-materiala (%-12,3) nabarmendu dira. 21 muga-zerga sekzioen artean, inportazioetan zortzi ez dira jaitsi 2012ko lehen hiruhilekoan.

Contenido patrocinado