Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %3,3 igo da 2011ko uztailean

Actualizado: miércoles, 7 septiembre 2011 10:35

BILBO, 7 Sep. (EUROPA PRESS) -

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2010eko uztailaren aldean %3,3 hazi da 2011ko uztailean zehar. Nahiz eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean izan, aurreko hilabetearen aldean Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %1,8 igo da.

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko uztaileko indizearen bilakaeran sektore guztietan ageri dira diferentziak 2010eko uztailarekin alderatuz gero.

Ekipamenduko ondasunak %8,6 igo dira, tarteko ondasunak %4,4 gehitu dira, eta kontsumo-ondasunek, oro har, %1,6 egin dute gora, kontsumo-ondasun iraunkorrek eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek izandako igoeren ondorioz, hain zuzen ere. Energiari dagokionez, ordea, %11,2 egin du behera.

2011ko uztaileko hilabete arteko aldakuntzak, urte bereko ekainarekin alderatuta, ere ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. Tarteko ondasunek %1,9 egin dute gora, ekipamenduko ondasunek %0,6 egin dute gora, eta Energiak %0,3, baina kontsumo-ondasun guztiek %0,3 egin dute behera, hain zuzen, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %1,8 behera egin dutelako eta kontsumo-ondasun iraunkorrek gora egin dutelako, hain zuzen ere %5,1.

2011ko uztailean hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak Makinak eta ekipoa eta Garraio-materiala izan dira aurreko urteko hilabete berarekin alderatuz, %18,8 eta %14,5eko tasekin hurrenez hurren.

Beste aldetik, elikagaien, edarien eta tabakoaren industria eta energia elektrikoa, gasa eta lurrunaren sektoreek, %9,1 eta %2,8 egin dute behera aurreko urtetik, hurrenez hurren.

Lurralde historikoka aztertuz gero, Industri Produkzioaren Indizeak urte batetik bestera uztailean izan zuen bilakaera positiboa izan zen hiru lurraldeetan, Gipuzkoan %4,8 igo da eta Bizkaian %2,9 eta Arabari dagokionez, aldiz, %1,2 igo da.

Hil arteko hazkunde-tasei dagokienez Araban negatiboa izan da, %0,7 behera egin duelako, baina Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du, %2,1 eta %2,8, hurrenez hurren, 2011ko ekainarekin alderatuta.