Euskal emakume hautetsien bilera Gernikako Batzar Etxean

Emakume hautetsiak Gernikako Batzar Etxean
IREKIA
Actualizado: miércoles, 1 marzo 2017 14:09

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

Euskal emakume hautetsien bilera egin du asteazken honetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna baino astebete lehenago, Gernikako Batzar Etxeak. Bertan, Eudel Euskal Udalerrien Elkartean Martxoaren 8a dela-eta aho batez onetsi den Adierazpen Instituzionala irakurri da. Ekitaldia gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko aldarrikapen bilakatu da.

Horrela, Bizkaiko Batzar Nagusien eserlekuetan emakume zinegotzi, alkate, batzarkide eta legebiltzarkideak izan dira, baita Euskadiko alderdi politikoetako goi mailako emakume agintariek ere. Gizonek gonbidatuen eserlekuetatik begiratu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek Eudelen eta Emakunderen lankidetzarekin eta berriz antolatzeko asmoz antolatu duen emakumeen lehenengo ezohiko batzarraren nondik norakoa.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak gidatu duen ekitaldian azken udal, foru eta autonomia hauteskundeetan herritarrek aukeratu duten emakumeen ordezkaritza zabala izan da. Bizkaiko sei emakume alkatek eta zinegotzik Eudelen Adierazpen Instituzionala irakurri dute, NBE Emakumeak erakundearen ordezkaritzea bertan zegoela. Ordezkaritza horren buru Alia El-Yassir Europarako eta Asia Erdialderako lurralde zuzendaria eta Begoña Lasagabaster NBE Emakumeak erakundeko Lidergo eta Gobernantza arloko arduradun politikoa izan dira.

ALDERDI EZBERDINAK

Hainbat alderdi politiko eta hauteskunde taldetako ordezkariek irakurri dute adierazpena, eta aukeratutakoak hauek izan dira: Mª José Blanco Portugaleteko alkateordea (PSE-EE), Inmaculada Zapardiez Abadiñoko zinegotzi independentea, Amaya Fernández PPren Barakaldoko zinegotzia, Carmen Muñoz Udalberri Bilbao En Común taldeko zinegotzia, Idurre Bideguren Bermeoko alkatea (EH Bildu) eta Mari Carmen Urbieta Leioako alkatea (EAJ).

EUDELen Adierazpen Instituzionalak ere egiten ditu Europako Txostenaren aholkuak eta Emakumeek eta Gizonek Tokian Tokiko Bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutunetik sortutako konpromisoak, baita Emakumeen eta Gizonen arteko Bardintasunerako 4/2005 Legean ezarten diren betebeharrak ere, eta toki eremutik zortzi aholku bultzatzeko konpromisoa hartzen du.

Aholku horien artean, erabakiteko organu garrantzitsuenetan ordezkaritza orekatua bermatzearen, hautatutako emakume ordezkariak eskumen banaketa edo funtzio esleipen estereotipatuen edo bestelako diskriminazio edo jazarpen moduen eraginpean izatea eragozteko zenbait mekanismo ezartzearen, edo emakumeen ahalduntzea ahalbidetzen duten ekintza espezifikoak ezartearen alde agertzen da adierazpena.