Euskal, galiziar eta katalan zinema izango da ikusgai aste honetatik Birminghameko (Ingalaterra) Midlands arte-zentroan

Actualizado: lunes, 9 mayo 2011 18:55

BILBO, 9 May. (EUROPA PRESS) -

Euskal, Galiziar eta Katalan Zinemaldia antolatu da aste honetan hasita Birminghameko (Ingalaterra) Midlands arte-zentroan (MAC), Etxepare Euskal Institutuaren, Ramon Llull Institutuaren, Galiziako Xuntaren eta Birminghameko Unibertsitatearen laguntzarekin. Birminghameko Unibertsitatea Etxepare Institutuak martxan duen irakurle programaren barruan dago.

Etxepare Institutuko iturriek jakinarazi dutenez, zinemaldia ostegun honetan, maiatzaren 12an, hasiko da, arratsaldeko 14:00etan emango den "Elisa K" Judith Colell eta Jordi Cadena katalanen filmarekin. Ondoren, Jordi Cadena zuzendaria izango da bertan, eztabaida saiorako.

Maiatzaren 19an izango da euskal zinemaren txanda, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren "80 egunean" filma ikusteko aukera izango baita. Gainera, Jon Garaño zuzendaria bertaratuko da eztabaidarako. Zinemaldia bukatzeko, maiatzaren 26an "Crebinsky" film galiziarra emango da, eta Enrique Otero zuzendaria izango da bertan galdera-erantzunetarako.

Film guztiak jatorrizko hizkuntzan emango dira, ingelesezko azpitituluekin, eta sarrera doakoa izango da. Emanaldi guztiak Midlands arte-zentroan izango dira, arratsaldeko 14:00etan hasita.