Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako kontzertuak prestatzeko egonaldia hasiko du ostiral honetan, Eibarren

Euskal Herriko Gazte Orkestra
Foto: EGO FUNDAZIOA
Actualizado: jueves, 9 julio 2015 13:59

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) udako kontzertuetako programa prestatzeko egonaldia hasiko du ostiral honetan, uztailaren 10ean, Eibarren, egoitzen zentroan. Egonaldia uztailaren 22ra arte luzatuko da, orkestrako arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

   EGOren historiako programa musikal "zailenetakoa eta birtuosoenetakoa" eskainiko du orkestra gazteak aurtengo udan, P.I. Tchaikovskyren seigarren sinfonia (Patetikoa) eta Jesus Guridiren "Hamar euskal melodia" interpretatuz. Kontzertuak Bilboko Euskaldunan (hilaren 19an), Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean (20an), Donostiako Victoria Eugenian (21ean) eta Gasteizko Principalen (22an) izango dira; saio guztiak 20:00etan hasiko dira.

   Horren guztiaren berri emateko, EGOk hedabideei zuzenduriko ate irekien jardunaldia eta udako programa aurkezteko ekitaldia antolatu ditu ostiral honetarako, uztailaren 10erako, 10:30ean, Eibarko egoitzen zentroan.

   Euskal Herriko Gazte Orkestra 1997an jaio zen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskutik. BBK Fundazioaren, Kutxa Fundazioaren eta Vital Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, proiektuak kalitate handiko orkestra prestaketa eskaini die ehunka musikari gazteri.