Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Bermeon egingo du urteko batzar orokorra

Txistularien bilkura Iruñean, 1930eko hamarkadan
ZARAGÜETA FOTÓGRAFOS
Actualizado: jueves, 10 marzo 2016 12:56

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Txistulari Elkarteak (EHTE) Bermeo (Bizkai) aukeratu du urteko batzar orokorra egiteko eta, horrela, Arrantzaleen Museoan bilduko da larunbat honetan, martxoaren 12an, goizeko 11:30ean.

   Bermeoko Udaleko Musika Eskolak jakinarazi duenez, Bermeoko Udalak harrera egin ostean, Euskal Herri osotik helduko diren 90 txistulariek batzarra egingo dute, eta bertan, besteak beste, zuzendaritza berria aukeratuko dute.

   Batzarraren aurretik, 10:00etan, diana joko dute Kultur Etxetik hasita Goiko plazaraino. Ondoren, 13:30ean, poteoa, kalejira eta kontzertua izango dira Lameran, eta 15:00etan, anaitasun bazkariarekin bukatuko dute eguna.