Euskal Hiria XIII. Biltzarra ospatuko da Gasteizen azaroaren 24 eta 25ean

Actualizado: jueves, 20 noviembre 2014 12:05
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 20 (EUROPA PRESS)

   Euskal Hiria Biltzarraren hamahirugarren edizioa egingo dute da azaroaren 24an eta 25ean Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Letren Fakultatean, Gasteizen, eta "azpiegitura berdea eta lurralde berrikuntza" izango da aztergai. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatzen ditu jardunaldiak.

   Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, Euskal Hiria Biltzarrak 200 aditutik gora bilduko ditu: lurralde plangintzan lan egiten dutenak, arkitektoak, hirigintzako langileak, irakasleak eta planeamenduen ordezkari instituzionalak. Gainera, hitzaldiak egingo dituzten pertsona gaituak bertaratuko dira, eta ondoren, hitzaldion inguruko eztabaida saioak egingo dituzte.

   Hizlarien artean daude Robert Flies Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Orokorreko kidea, Miren Onaindia EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landare Biologia eta Ekologia Saileko Ekologiako irakaslea, José María Ezquiaga Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arkitektura Eskolako Hirigintzako irakaslea, Paola Sangalli Paisaiaren Ingeniaritzako Espainiako elkarteburua eta Miguel Ángel Añibarro Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arkitektura Eskolako Arkitektura-konposizioko irakaslea.

   Izaskun Iriarte Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuordeak azaldu duenez, "azpiegitura berdea bizitzaren laguntza sistema naturala da eta funtzio desberdineko espazio berdeen sareak osatzen du, existitzen direnak zein sortu berriak direnak, herrikoak zein hirikoak". "Horietan oinarritzen dira prozesu naturalak eta ekologikoak, eta ezinbestekoa da komunitate jasangarrien osasunerako eta bizi kalitaterako", gaineratu du.

   Bere esanetan, garapen jasangarriko eta lurraldearen birziklapeneko testuinguruan, lurralde eta hiri plangintzek, sektoreen artekoek ere, "kontzeptu hori hartu eta ezarri behar dute hausnarketa integraleko alor zabalean, enpresarien hausnarketa ere barne hartuko duena, paisaia edo landa munduaren biziraupena sare sistema bat edo azpiegitura berdeen sare bat eskala espazial desberdinetan sustatzeko".