Euskal idazleen antologia bat italieraz izango da eskuragarri sarean larunbatetik aurrera

Actualizado: jueves, 30 octubre 2014 17:49
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Harkaitz Canoren idatziak biltzen dituen italierara itzulitako antologia argitaratuko dute "Il giardino dei sensi risvegliati - Antologia di sei poeti baschi contemporanei" izenpean, eta on line bertsioak izango da eskuragarri larunbatetik, azaroaren 1etik, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

   Danilo Manera Milango Unibertsitateko irakaslearen eskutik itzulitako antologia da, unibertsitateak berak kudeatzen duen 'Tintas' aldizkarian. Etxepare Institutuaren poesia antologia eta euskal olerkigintzan aztarna utzi duten eta uzten ari diren autore ezberdinen olerkiak oinarri hartuta, italierazko itzulpen finak sortu ditu Manerak.

   Halere, ez da, euskaratik itzuli duen lehen aldia: B. Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae", X. Kintanarekin batera prestatutako "In Forma di Parole" edota X. Kintanaren "Euskararen eta euskal literaturaren ibilbidea" ere itzuli ditu, besteak beste.

   Argitalpen monografiko honen epilogoan, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Zabalkunderako zuzendaria den Mari Jose Olaziregiri eskerra jaso du itzultzaileak, beste hainbaten artean.