Euskal ikerlarien lanak gizarteratzeko lehiaketa bat egingo da asteartean Twitterren

Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 22:14
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa egingo da astearte honetan, azaroaren 19an. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea da. Era honetako lehen ekimena da.

   Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketa Twitter bidez egingo da, eta parte hartzaileek lortu behar dutena da beren tesia sei txiotan azaltzea. Ikerlarien txioak epaimahai batek baloratuko ditu eta sari bi banatuko dira: 500 euro eta 300 euro. Lehiaketa 2011 eta 2013 bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikerlariei dago zuzenduta.

   Honoko hauek osatuko dute epaimahaia: Lorea Arakistain (@loreaarakistain), kazetaria, zientziaren komunikazioa lantzen du Elhuyarren; Ricardo Gomez (@FiloBlogia), doktorea, ikertzailea eta irakaslea EHUko Gasteizko Letren Fakultatean; Lore Erriondo (@Erriondo), doktorea, ikertzailea eta irakaslea EHUko Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean; Txema Egaña (@EgaaTxema), doktorea, ikertzailea eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako HUHEZI Fakultatean; eta Jon Mattin Matxain (@TxoniMatxain), doktorea, ikertzailea eta irakaslea EHUko Donostiako Kimika Zientzien Fakultatean.

   Sari banaketa ekitaldia azaroaren 25ean egingo da, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. "Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena" nortzuk diren jakinaraziko da bertan, baina lehiaketako parte hartzaile guztien bilgune izan nahi du ekitaldiak.

   Saioa borobiltzeko Koldo Garcia ikerlariak hitzaldia eskainiko du: "#Kafepintxo batekin ikertzen". Koldo Garcia ikerlari gazte bizkaitarra da eta bere tesia 2010ean defendatu zuen EHUn: "Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan". EHUn jarraitzen du ikerketa lanetan eta sarea darabil bere lanak dibulgatzeko, besteak beste @koldotxu Twitter kontua eta Edonola.net bloga.

   "#Kafepintxo batekin ikertzen" izejburuko hitzaldian, ikerlariaren ogibidearen gaineko gogoeta subjetiboa egingo du Koldok, beti ere kafepintxoa lagun.