Euskal literaturaren azken hamarkadetako garapena aztertuko dute City University of New Yorkeko Bernardo Atxaga Katedran

Actualizado: lunes, 29 septiembre 2014 12:15
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Nerea Arruti eta Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleak izango dira aurten City University of New York (CUNY) unibertsitateko Bernardo Atxaga Katedrako programa akademikoaren arduradunak. Kultura Ikasketen ildotik proposatutako egitarauan eta "Ahanzturatik nonahiko iraganerako urratsa gaur egungo euskal narratiban" izenburupean, iragana oroitzeak azken lau hamarkadetako euskal literaturarengan izan duen eragina izango dute ikergai.

   Etxepare Euskal Institutuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, 1980ko hamarkadan iragan mitikoa islatzen zuen euskal literaturak, eta gaur egun, berriz, gatazka politiko gertatu berriak protagonismo ia erabatekoa dauka. Programak euskal literaturak 1960ko hamarkadatik gaur egunera arte izan duen garapena eta bilakaera aztertzea du ardatz, garai guztietako lanak eta egileak aztertuz.

   Etxepare Institutuak 2011. urtean sortu zuen Bernardo Atxaga Katedraren xede nagusia euskal literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruan ikerketa, ikasketa eta ezagutza sustatzea da. Euskal kulturari buruzko doktoretzako programa akademikoa eskaintzen du, eta irakasle gonbidatuak eramaten ditu New Yorkera. Gainera, edonorentzako zabalik dagoen kultur egitarau bat ere antolatzen du urtero.

   Aurten, eta EHUko Mikel Laboa Katedrarekin lankidetzan, bi kontzertu eskainiko dira CUNYko The Graduate Center gunean, New Yorkeko bosgarren hiribidean. Horrela, alde batetik, Ruper Ordorikak eta Ben Monder gitarrista estatubatuar eta Ordorikaren aspaldiko kolaboratzaileak emango duten kontzertua dago, urriaren 6an, Martin Segal Theatre antzokian.

   Beste alde batetik, Josu Okiñena pianistak Aita Donostiaren omenez eskainiko du hitzaldi kontzertua urriaren 10ean, Skylight Room antzokian. Saioaren lehen zatian Aita Donostia (1886-1956) zenaren lanari buruzko azalpenak eman eta haren piezak interpretatuko ditu Okiñenak, eta segidan, Anjel Illarramendi, Ramón Paus, Erik Satie eta Manuel de Falla konpositoreen obrak eskainiko ditu.

IRAKASLEAK

   Esan bezala, Nerea Arruti eta Mari Jose Olaziregi izango dira aurten City University of New York (CUNY) unibertsitateko Bernardo Atxaga Katedrako programa akademikoaren arduradunak. Nerea Arrutik Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta Londreseko King's Collegen literatura argentinarrari buruz doktore tesia burutu zuen.

   1989tik Erresuma Batuan bizi da, literatura irakasle izan da Hispanicaseko sailetan Exeterreko Unibertsitatean, Londreseko Goldsmiths Collegen eta gaur egun Aberdeeneko Unibertsitatean egiten du lan. Renoko Unibertsitatean ikerlari izan 2001eko udaran.

   Bestalde, Mari Jose Olaziregi Euskal Filologian doktorea da 1997tik eta EHUko Irakasle Titularra Gasteizko Letren Fakultatean. Irakasle laguntzaile izana da Center for Basque Studies (University of Nevada, Reno), eta Irakasle Gonbidatu Konstantzako Unibertsitatean.

   Euskaltzaindiko kide urgazle da,' Basque Literature Series' bildumaren zuzendaria (CBS, University of Nevada), Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikertzaile Sarearen koordinatzailea da 2011tik, eta Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria Etxepare Euskal Institutuan 2010etik.