Euskal musikaren zati handi bat barnean hartzen duen musika-banatzaile digital bat sortu dute

Actualizado: sábado, 23 julio 2011 13:06


BILBO, 23 Jul. (EUROPA RPESS) -

Datorren asteko asteartean, uztailaren 26ko 10:30etan, Ibaimusic.com musika-banatzaile digital berriaren aurkezpena egingo da Bilboko Alhondiga eraikinean aurkitzen den Bastida aretoan.

Plataforma teknologiko horrek euskarazko zein erdarazko ia euskal musika guztia hartzen du barnean eta mundu guztian dago eskuragarri. Gainera, musika-banatzaile digital berriak mundu guztiko eta hainbat garaitako musika-estiloen katalogoa eskaintzen du, milaka diskoz osatua, hain zuzen ere.

Agustín Oiarzabal, Ibaimusic.com-en koordinatzailea den Agustin Oiarzabal eta Ibaimusic.com-en komunikazio-arduraduna, Luis Ruiz egongo dira prentsaurrekoan.

Ibaimusic.com-ek bilduko dituen diskoetxeak eta artistak, kargatzeko eskuragarri egongo diren audio-formatuak, eta abestien zein albumen gutxi gorabeherako kostuak izango dira, besteak beste, aurkezpenean jorratuko diren gaiak.