BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -
Holandan dagoen euskaldun talde batek 3 Epa! Film Week irabazi asmorik gabeko egitasmoa prestatu du, euskal zinemagintza berriena Holandan erakusteko asmoz, eta horrela, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean euskal zinema izango da ikusgai Amsterdam hiriburuan.
"Mugak gaindituz, euskara, euskal kultura eta batez ere kalitatzeko euskal filmak ezagutaraztea" da egitasmoaren helburua, Etxepare Euskalñ Institututik adierazi dutenez.
Horrela, Epa! Film Week-egitasmoaren lehen edizioa Amsterdamgo FilmhuisCavia zinema-areto alternatiboan izango da, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean, eta zortzi euskal film izango dira ikusgai: "Amerikanuak", "Zuloak", "Bertsolari", "Bi anai", "Aupa Etxebeste!", "Mariposas en el Hierro", "80 Egunean" eta "Ander".