Euskal Zinemaren 31. Astea ospatuko da Gasteizen aste honetan zehar

Actualizado: lunes, 23 febrero 2015 13:24
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 23 (EUROPA PRESS)

   Euskal Zinemaren Asteak aurten bere 31. aldia ospatuko du aste honetan Gasteizen Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eskutik. Astelehenetik larunbatera bitartean ikusleek aukera izango dute euskal profesionalek 2014an zuzendutako, ekoitzitako zein interpretatutako zinema lanik onenetako batzuk ikuskatu eta saritzeko.

   Egunero, 20:00etan hasita, film labur bat eta film luze bat emango dira, besteak beste, "Loreak", José Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendua eta azken Goya sarietan film onenerako izendatua, "Lasa eta Zabala" edo "Algo más que morir".

   Horrela, Vital Kutxa Fundazioa Gelan 13 lan proiektatuko dira. Ikusi ondoren, aretoan dauden ikusleek botoa eman ahalko dute film luze onena eta film labur onena aukeratzeko. Sariak larunbatean ospatuko den itxiera jaialdian banatuko dira. Gala horretan, orobat, antolatzaileek zinemaren arabar profesional nabarmen bat aintzatetsiko dute, Gutariko Bat saria emanez.

   Aipaturiko "Loreak", "Lasa eta Zabala" eta "Algo más que morir" filmekin batera, "Don Miguel", "Soroa", "Tres mentiras", "Malas vibraciones", "Umezurtzak", "Zarautzen erosi zuen", "Anómalo", "Fuego", "Dixie y la rebelión zombie" eta "El bosque negro" izango dira ikusgai.