Euskalmet.- Tenperatura nabarmen igoko da ostegunean

Publicado: miércoles, 14 febrero 2018 17:19

BILBO, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, otsailaren 15ean, nabarmen igoko da tenperatura eta tarteka eguzkia ikusteko moduan izango gara. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta nabarmen epelduko du: kantauri isurialdean baliteke 18-19 gradura hurbiltzea eta hegoaldean 15-16 gradura. Eguerdi partean urdinguneak izango ditugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala hodei gehiago sartuko da, batez ere mendebaldera, eta ez dugu baztertzen egun amaieran euri pixka bat egitea.

Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Donostia 10 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 6 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta gauean norabide aldakorrekoa. Itsaso kizkurra izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 2,5-3 metro ingurukoak. Itsasgorak 03.32an eta 15.52an izango dira, eta itsasbeherak 09.41ean eta 21.51ean. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.