Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 30/07/2010 15:13

Euskalmeten astebururako eguraldiaren iragarpena

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, San Inazio egunean, uda giro ederra izango dugu. Zeru argiak eta eguzkiak izango dute nagusitasuna. Goizean goiz baliteke lanbroa eta laino bakan batzuk agertzea kantauri isurialdean. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da; arratsaldean kostan nabarituko dugu batez ere.

   Tenperaturari dagokionez, beroenak, 27 graduren bueltan mugituko dira kostaldean brisa dela eta, barnealdean berriz, altuagoak izango dira, 33 gradura iritsiko baitira. Bertan beroaren eraginez bero-hodeiak garatuko dira.

   Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da eta goizean ipar-osagaikoa finkatuko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

   Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrorik gorakoa izango da. Itsasgorak 6:30etan eta 18:39an izango dira, eta itsasbeherak, 00:16an eta 12:36an.

IGANDEA

   Igandean eguraldiak txarrera egingo du nabarmen. Zerua oso hodeitsu egongo da eta noizean behin zaparradak botako ditu. Baliteke ekaitzak jotzea, Pirinio inguruetan batez ere. Iparraldeko haizea ibiliko da, indar handiagoarekin kostaldean eta tenperaturaren jaitsiera nabarmena ekarriko du; tenperatura maximoak 22-25 gradu inguruan kokatuko dira.

   Itsasoan ipar-mendebaldeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

   Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 7:05ean eta 19:16an izango dira, eta itsasbeherak, 00:48an eta 13:09an.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.