Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 03/09/2010 16:55

Euskalmeten astebururako eguraldiaren iragarpena

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro eguzkitsua eta tenperatura altuak izango dira. Eguna behe-lainoarekin hasiko da barnealdeko zenbait haranetan. Zeruan urdina nagusi baina tarteka goi-hodei zuriak agertuko dira. Dena dela, egun dotorea izango da eta termometroetan gora-behera handirik gabe; 1-2 gradu altuagoak izango dira maximoak, ekialdeko haize ibiliko baita.

   Itsasoan, eki-osagaiko haizeak, 2-3ko indarrarekin, arratsaldean ipar-ekialdera aldatuz, itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

   Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 11:27an izango da, eta itsasbeherak, 5:21ean eta 17:55ean.

IGANDEA

   Aldaketa gutxi espero dira iganderako, eta eguraldi eguzkitsua eta beroa izango da. Zerua hodei gutxirekin egongo da eta barnealdean, unerik beroenetan, termometroa 30 graduren bueltan ibiliko da. Kostaldean, brisa dela eta, 26-28 gradura iritsiko dira beroenak. Arratsaldean, eguneko beroaren eraginez, trumoi-hodeiak garatuko dira eta baliteke zaparrada bakan batzuk botatzea Nafarroan eta Araba eta Gipuzkoa ekialdean.

   Itsasoan, norabide aldakorreko haizeak, 2ko indarrarekin, arratsaldean ipar/ipar-ekialdera aldatuz, itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

   Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasbeherak 00:14an eta 12:41ean izango dira, eta itsasgorak 6:13an eta 19:05ean izango dira.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.