Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 01/09/2010 15:15

Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, egunaren lehen partean, giro kaskarragoa espero dugu, arratsaldean eguraldiak hobera egingo baitu. Goizean ekaitz-zaparradak bota ditzake berriro, goizaldean batez ere eta Gipuzkoa ekialdean, Iparralden eta Nafarroan aukera handiagoz. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du.

   Tenperatura jaitsi egingo da eta beroenak 25-30 gradu bitartean kokatuko dira ia denean. Hiriburuei dagokienez, Bilbon, gutxienez 18 eta gehienez 26 gradu espero dira; Iruñean, gutxienez 15 eta gehienez 28; Donostian, gutxienez 17 eta gehienez 25; eta Gasteizen, gutxienez 13 eta gehienez 27.

   Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin. Arratsaldean iparraldera aldatu eta 3-4ko indarrarekin ibiliko da. Itsaskirria eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu.

   Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 7:41ean eta 20:07an izango dira, eta itsasbeherak, 1:19an eta 13:42an.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.