Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 02/09/2010 15:40

Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro eguzkitsua eta beroa bueltatuko dira. Eguna lehen orduetan behe-lainoa barnealdeko zenbait haranetan agertuko da, baina goizeko lehen ordu horiek pasatuta, zeruan eguzkia nagusituko da.

   Zerua dotore eta termometroak ildo beretik jarraituko du gora-behera txiki batzuekin; maximoak 1-2 gradu altuagoak izango dira. Hiriburuei dagokienez, Bilbon, gutxienez 15 eta gehienez 27 gradu izango dira; Iruñean, gutxienez 13 eta gehienez 28; Donostian, gutxienez 14 eta gehienez 26; eta Gasteizezn, gutxienez 10 eta gehienez 28.

   Itsasoan, mendebalde-osagaiko haizeak, 2-3ko indarrarekin, arratsaldean ipar-ekialdera aldatuz, itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

   Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 9:57an eta 23:20an izango dira, eta itsasbeherak, 3:33an eta 16:49an.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.