Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 5 enero 2011 8:03

BILBO, 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur tenperaturak gora egingo du berriro, hego-mendebaldeko haizea zakartuko baita. Goizean hegoaldetik hodeiak ugarituz joango dira eta euri apur bat utziko dute barnealdean. Haizea hizpide izango dugu, egunaren bigarren partean batez ere, orduan haize-bolada oso gogorrak espero baitira.

Tenperatura maximoak igo eta 13-17 gradu artean ibiliko dira. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 4 gutxienez eta 13 gehienez; Donostian 8 gutxienez eta 15 gehienez, eta Gasteizen 4 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzeko lekuetan itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu, azken orduetan 1,5 metrora handituz.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 16:18an izango da, eta itsasbeherak, 10:06an eta 22:02an.