Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

BILBO, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur hegoaldeko haizea zakar ibiliko da oraindik, baina euria egiteko arriskua gero eta txikiagoa izango da. Egitekotan, goizean egingo du; arratsaldetik aurrera ateri egon eta ostarteak zabalduko dira. Hego-haizeak gogor joko du, batez ere haizeguneetan.

Tenperaturak ez du aldaketa handirik jasango. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 12 gutxienez eta 16 gehienez; Donostian 14 gutxienez eta 16 gehienez; Gasteizen 9 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta goizean goiz eta egunaren bigarren partean 4ko tarteekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzeko lekuetan itsaskirria, itsaskiko guneekin. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 5:03an eta 17:34an izango dira, eta itsasbeherak, 11:22an eta 23:15ean.