Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 11 enero 2011 18:04

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar eguraldiak hobera egingo du, baina arratsaldetik aurrera. Egunaren lehen partean zerua lainotuta egongo da eta kantauri isurialdean euria egingo du, bereziki ekialdean. Arratsaldean atertzera egingo du eta pixkanaka hodeitza saretzen joango da. Hala ere, kosta egingo zaio jasotzea eta posible da kantauri isurialdeko puntu batzuetan eguna lainopean pasatzea.

Tenperatura maximoek apur bat egingo dute gora eta eguneko tenperatura baxuenak egunaren amaieran neurtuko dira. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez; Iruñean 6 gutxienez eta 14 gehienez; Donostian 8 gutxienez eta 15 gehienez;

Gasteizen 3 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan, hego-mendebaldeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar klilometro artekoa izango da. Itsasgorak 8:26an eta 20:59an izango diar, eta itsasbeherak, 2:21ean eta 14:38an.