Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

BILBO, 13 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar udaberriko eguraldi dotorea izango dugu. Giro atsegina eta eguzkitsua izango dugu lurralde osoan, nahiz eta Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan lainoari kosta egingo zaion desagertzea. Arratsaldean erdi mailako hodei eta goi-hodeiak ugarituko egingo dira, baina eguzki izpiei pasatzen utziko die.

Eguzkiari eta hegoaldeko haizeari esker, giroa epeltzen joango da; kostaldean 19 gradura iritsiko da termometroa eta barnealdean 15 graduren inguruan geldituko dira. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 3 gutxienez eta 14 gehienez;

Donostian 8 gutxienez eta 17 gehienez; Gasteizen 1 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria. Arratsaldean, mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 10:25ean eta 23:00etan izango dira, eta itsasbeherak, 4:17an eta 16:43an.