Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 15 enero 2011 15:00

BILBO, 15 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, astea eguraldian aldaketarik gabe amaituko da. Barnealdean behe-lainoarekin esnatuko gara, baina goizak aurrera egin ahala jaso egingo du. Aro lehorra eta eguzkitsua izango dugu, zerua hodei gutxirekin egongo da.

Eguerdi partean tenperatura maximoak atseginak izango dira; 18 gradura iritsiko dira termometroak kostaldean eta 13-15 gradutan geratuko dira barnealdean. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 2 gutxienez eta 13 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 17 gehienez; Gasteizen 1 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 00:04an eta 12:38an izango dira, eta itsasbeherak, 6:32an eta 18:59an.