Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, goibeletik hasiko dugu eguna, baina gerora argituko du. Egunaren lehen partean giro iluna eta umela izango dugu, zerua hodeitsu egongo da eta euri apur bat egingo du. Arratsaldean atertu eta apurka-apurka hodei geruza saretuz joango da.

Tenperatura bere horretan mantenduko da, agian zertxobait beherago, eta haizea ipar-ekialdetik sartuko da. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez; Iruñean 5 gutxienez eta 10 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 11 gehienez; Gasteizen 2 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran; egunean zehar txikituz joango dira, metro batekoak izan arte.

Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 15:12an izango da, eta itsasbeherak, 9:00etan eta 21:27an.