Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 19 enero 2011 18:21

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean eguraldiak hobera egingo du. Egunsenti goibel samarra izango badugu ere, goizak aurrera egin ahala argituko du eta eguerdirako ostarte politak ikusiko ditugu.

Ipar-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beherako bideari ekingo dio; eguneko tenperatura altuenak 5 eta 10 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 4 gradu espero dira gutxienez eta 10 gehienez; Iruñean 2 gutxienez eta 7 gehienez; Donostian 2 gutxienez eta 9 gehienez; Gasteizen -2 gutxienez eta 7 gehienez.

Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 3:27an eta 15:57an izango dira, eta itsasbeherak, 9:43an eta 22:11n.